29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A L T S A S U

U.E. 17.B1 eta U.E. 17.B.2 (kaia) U.E. 17.A unitateen mugaketa eta U.E. 17.B1 eta U.E. 17.B.2 (kaia) U.E. 17.A unitateen xehetasun azterlana

Altsasuko Udaleko alkate andreak ondoko ebazpena eman du:

Ikusirik, U.E. 17.B1 eta U.E. 17.B.2/U.E.17.A exekuzio unitateen mugaketa eta xehetasun azterlana egiteko proposamena, Promociones Zubeztia, S.L.k eta Construcciones Arregui, S.A.k sustatuta. Ikusirik Hirigintza Batzordeak adostasun txostena eman duela.

Kontuan harturik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea aldatzeko apirilaren 21eko 11/1999 Legeari jarraikiz, Alkatetzaren eskumena dela hirigintza kudeatzeko bitartekoak eta urbanizazio proiektuak onestea.

Ebatzi dut:

1.-Uztailaren 4ko 110/94 Foru Legearen 119 eta 146. artikuluei jarraikiz, hasiera batean onetsi dira Promociones Zubeztia, S.L.k eta Construcciones Arregui, S.A.k sustatutako mugaketa eta xehetasun azterlana, Ebazpenaren lehen lerroaldean aipatu direnak.

2.-Jendaurrean jarriko da 15 egunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietariko batean.

3.-Udalari dagokio hirigintzako aprobetxamenduaren % 10aren lagapena, gai honetaz indarra duen legeriari jarraikiz.

Promociones Zubeztia, S.L.ri eta Construcciones Arregui, S.A.ri erabaki honen berri emanen zaie.

Altsasun, bi milako otsailaren hamazazpian. Alkatea, Camino Mendiluze.

Iragarkiaren kodea: A0001656