29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A L T S A S U

UE Intxostia birzatitzeko proiektua

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak 1998ko abenduaren 21ean eman eta 1999ko urtarrilaren 15ean argitaratutako Foru Aginduaren bidez, Altsasuko Planeamendurako Arau Subsidiarioetako aldaketa onetsi zen, "UE Intxostia" exekuzio unitateari dagokionez.

Aldaketa hori planeamendurik zehatzena da hura betearazteari dagokionez, eta aurreikusten den jarduketa sistema lankidetza da.

Aipatu planeamendurako aurreikuspenen betearazpena burutzeko, Udalak birzatitzeko behar den proiektuaren prestakuntza manatu zuen. Hortaz, behin prestatutakoan, bidezkoa da tramitatu eta onestea.

Administrazio espedientea, uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 137, 139.1 eta 168. artikuluak eta orokorrean aplikatzeko gainerako xedapenak ikusirik.

Ebatzi dut:

1.-"UE Intxostia" exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua hasiera batean onestea, Altsasuko Planeamendurako Arau Subsidiarioak aldatuz.

2.-Birzatitzeko proiektu hori hamabost egunetan jendaurrean jartzea, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

3.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta unitate horretako jabe eta titularrei banan-banan jakinaraztea.

Altsasun, bi milako otsailaren hogeita batean. Alkatea, Camino Mendiluze.

Iragarkiaren kodea: A0001655