29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluek aurreikusten duten jakinarazpena, alegia, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urtarrilaren 4ko 2/2000 Foru Aginduari dagokiona, ezinezkoa izan denez gero, honen bidez, indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeari ekin zaio.

"2/2000 FORU AGINDUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Salvador Azanza Arellano jaunaren kontra hasitako zehapen espedientea bertan behera utzi eta artxibatzen duena, Iruñeko "Bar Bosquecillo" ostatuaren jabea baita, ikuskizun publiko eta josteta jarduerei buruzko arautegia ustez hausteagatik.

Ikusirik, Salvador Azanza Arellano jaunari Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, irailaren 21eko 183/1999 Foru Aginduaren bidez, irekiriko zehapen espedientea, martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legeko 8.2.d) artikulua ustez hausteagatik, ez baitu erreklamazio orririk.

Karguen plegua jakinarazita, salatuak alegazioak aurkeztu zituen. Bertan adierazten zuen salatzaileak ez zizkiola behin ere erreklamazio orrialdeak eskatu, bestela berehalaxe emanen baitzizkion.

Salvador Azanza Arellano jaunari zehapenik ezarriko balitzaio Espainiako Konstituzioko 24.2 artikuluan aipatzen den errugabetasun ustea urratuko litzateke, ezin baita frogatu salatuak arau-haustea benetan egin zuela.

Horrenbestez, ikuskizun publiko eta josteta jarduerei buruzko martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legeko 27. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Salvador Azanza Arellano jaunaren kontra, "Bar Bosquecillo" ostatuaren jabea baita, ustez ikuskizun publiko eta josteta jarduerei buruzko arautegia hausteagatik hasitako zehapen espedientea bertan behera utzi eta artxibatzea.

2. Foru Agindu hau Salvador Azanza Arellano jaunari jakinaraztea, eta ohartaraztea hilabeteko epea duela, honakoa jakinarazten denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuaren, 114 eta 115. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Iruñean, bi milako urtarrilaren lauan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0001588