29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

35/2000 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Hizkuntza Normalizazioaren eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako zenbait proiekturen inguruko ikerketak egiteko bost dirulaguntzaren deialdia onesten duena.

Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuaren bitartez, urtero-urtero ikerketa soziolinguistikorako azterketa eta proiektuei ekiten die, irailaren 13ko 364/1999 Foru Dekretuaren 25. artikuluak esleitu zizkion eginkizunei segituz, horietako bat "euskararen errealitate soziolinguistikoari buruzko azterketa, ikerketa eta estatistikak proposatu, koordinatu eta egitea" baita, besteak beste.

Nafarroako Foru Komunitateko Hizkuntza Normalizazioaren arloko ikerlana bultzatzearren, Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak urtero egiten duen ikerketarako dirulaguntzen deialdia berrestea proposatzen du, bere plangintzaren barrenean lehentasuna duten arlo eta gaien inguruan. Programazio eta Ikerketa Zerbitzuaren, Letratuaren eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Kontuhartzailetza Delegatuaren aldeko txostena dago.

Hori horrela, eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 341/1999 Foru Aginduaren bidez esleitu zaizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Hizkuntza Normalizazioaren eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako zenbait proiekturen inguruko ikerketak egiteko bost dirulaguntzaren deialdia onestea. Deialdiak ebazpen honen eranskineko oinarriei segituko die.

2. Dirulaguntzen dotazioa 5.000.000 pezetakoa izanen da. Diru-kopuru hori 2000ko Gastuen Aurrekontuko "Laguntzak euskarazko ikerketarako" izeneko 43100-4816-4551 kontusaileko 17250-8 lerroaren kargura ordainduko da.

3. Programazio eta Ikerketa Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikorako Bulegoari eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Kontuhartzailetza Delegatuari Ebazpen honen berri ematea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean haren oinarriekin batera argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako otsailaren hamazazpian.-Hizkuntza Politikarako Zuzendari Nagusia, Fernando Pérez de Viñaspre Márquez.

E R A N S K I N A

1.-Xedea.

Deialdiaren xedea ikerketarako bost dirulaguntza ematea da, erdi edo goi mailako unibertsitateko tituludunek Nafarroako Foru Komunitateko Hizkuntz Normalizazioaren arloko ikerlanetan eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako zenbait proiektutan parte har dezaten.

2.-Ikerketa motak eta gaiak.

2.1. Emanen diren dirulaguntzak mota eta gai hauetako ikerlanentzat izanen dira:

a) A mota: bi dirulaguntza, Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak erabaki eta zuzendutako ikerketa hauetarako:

1.-6-12 urte bitarteko euskaldunentzako josteta-jarduerak egitea helburu duen ikerketa soziologiko bat. Xedea haurren artean herri hizkera zabaltzea da.

2.-Euskara eta teknologia berriak

b) B mota: hiru dirulaguntza honako gaiak ikertzeko: -Nafarroako euskararen soziolinguistika: eskualdeak, herriak, eremuak...

-Dialektologia, lexikologia, terminologia...

-Normalizaziorako unitateen programa eta jarduketen ebaluazioa Nafarroan...

2.2. Ikerketa-lan guztiak jatorrizkoak izanen dira.

2.3. Modalitate batean laguntzaren bat eman gabe geratzen bada, laguntza beste modalitateko proiektu bati ematen ahal zaio.

3.-Lanak egiteko epeak.

Lanak 2000 urtean zehar eginen dira. Beti ere azaroaren 30erako bukatu behar dira.

4.-Onuradunak.

Dirulaguntzak erdi edo goi mailako unibertsitateko tituludunek eskuratzen ahalko dituzte. Horretarako goi mailako ikasketa unibertsitarioen lehenengo hiru ikasturteak gaindituak dituztenen proiektuak hartuko dira aintzat.

5.-Eskabideak.

Eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan aurkeztu behar dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.

6.-Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

6.1. Eskaerarekin batera honako dokumentazioa aurkeztu behar da:

a) Nortasun Agiri Nazionala, eskatzailea pertsona fisikoa edo norbanakoa bada.

b) Enpresa pertsona juridikoa baldin bada, haren eratzearen edo aldatzearen eskritura, Merkataritzako Erregistroan behar bezala inskribatua.

c) Elkarte bat baldin bada, Nafarroako Gobernuaren Barne zuzendari nagusiaren Ebazpena, Elkartea Nafarroako Foru Komunitateko Elkarteen Erregistroan inskribatua dagoela dioena. Horrekin batera, Elkartearen estatutu legeztatuak aurkeztu behar dira.

d) Aurkezlea beste pertsona baten izenean ordezkari gisa ari bada, horretarako emandako boterearen egiaztagiria.

e) Beharrezkoa denean, Zergei buruzko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan eguneratua dagoela dioen ziurtagiria. Horrekin batera, Identifikazio Fiskalerako Txartela ere aukeztuko da.

f) Ikasketei buruzko espediente osoa, kurtso eta irakasgaietako kalifikazioak adierazten dituena.

g) Eskaera egiteko momentuan duen lan egoera kreditatzeko dokumentazioa.

h) Zinpeko aitorpena, Adminsitrazio Publikoengandik horrelako dirulaguntzarik jaso ez duela azalduz.

6.2. Aurrekoaz gainera, eskatzaileak memoria bat aurkeztu beharko du, laburra eta zehatza, egin beharreko lanaren plangintza agertzen duena.

Bertan hauek azalduko dira:

-Egin beharreko lanaren edukia, gidoia edo eskema bertan dela.

-Lanaren interesa eta motibazioa.

-Lanaren tamaina eta iraupena, eta horren faseak.

-Erabiliko den metodologia.

-Baliabide eta bitartekoak.

-Zer zentro edo erakundetan eginen den.

6.3. Eskatzaileak aurkezten dituen dokumentu guztiak jatorrizkoak izanen dira, edo notarioak edo administrazioak legeztatutako fotokopiak, kautotuak edo konpultsatuak.

7.-Akatsen zuzenketa.

Eskabidea oso-osorik beteta ez badago edo oinarri hauetan aipatzen den dokumentazio guztia ez badakar, eskatzaileari akatsak zuzentzeko eskatuko zaio. Jakinarazpena ematen denetik gehienez hamar eguneko epea emanen zaio horretarako, adieraziaz epean horrela egin ezean eskabidea baztertu eta besterik gabe espedientea artxibatuko dela.

8.-Baloratzeko irizpideak.

8.1. Aurkeztutako eskabideak 10 puntu bitartean baloratuko dira, irizpide hauei jarraikiz:

A.-A mota:

a) Proiektuaren kalitatea eta bideragarritasuna: 7 puntu gehienez.

b) Proiektuaren interesa.

c) Beste faktore batzuk: 3 puntu gehienez.

-Lan egoera eskaera egiteko momentuan, puntu bat gehienez

-Administrazio Publikoengandik horrelako dirulaguntzarik jaso ez izana, deialdi honetako 10.2. oinarrian aipatutako kasuetan salbu, puntu bat gehienez

-Espediente akademikoa, puntu bat gehienez

B.-B mota:

a) Proiektuaren kalitatea eta bideragarritasuna: 4 puntu gehienez.

b) Proiektuaren interesa: 3 puntu gehienez.

c) Beste faktore batzuk: 3 puntu gehienez.

-Lan egoera eskaera egiteko momentuan, puntu bat gehienez.

-Administrazio Publikoengandik horrelako dirulaguntzarik jaso ez izana, deialdi honetako 10.2. oinarrian aipatutako kasuetan salbu, puntu bat gehienez.

-Espediente akademikoa, puntu bat gehienez.

8.2. Dirulaguntzak mota eta gai bakoitzean puntuazio haundiena lortzen duten eskabideei emanen zaizkie, Balorazio Batzorde Teknikoak proposaturik. Beti ere, sei puntutik goitiko puntuazioa beharko da.

8.3. Dirulaguntza lortzen duten eskatzaileren batek uko egiten badio laguntzari, mota eta gai bereko zerrendan hurrengo denari emanen zaio, beti ere horrek sei puntutik goitiko puntuazioa baldin badu.

9.-Balorazio Batzorde Teknikoa.

Aurkeztutako eskabideak baloratzearren, Balorazio Batzorde Tekniko bat sortuko da, horiek aztertu ondoren proposamen bat eginen diona Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiari honek ebazpena eman dezan. Batzordea hauexek osatuko dute:

-Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria, batzordeburu gisa arituko dena.

-Programazio atalburua.

-Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko teknikari bat.

-Udal Euskara Zerbitzuetako teknikari bat.

-Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko letratua, idazkari gisa arituko dena.

10.-Ebazpena.

10.1. Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak, Balorazio Batzorde Teknikoak egindako proposamena ikusirik, aurkeztutako eskabideen gaineko ebazpena emanen du, horiek aurkezteko epea bukatu eta hilabeteko epean. Ebazpenean dirulaguntza bakoitzaren diru-kopurua zehaztuko da.

10.2. Ikerlanaren garapenari hertsiki loturiko arrazoiak direla-eta (iturri berriak, irekitako bideak, egiazko beharrak, aurkikuntzak...) Programazio eta Ikerketa Zerbitzuak dirulaguntzarako epea luzatzea proposa lezake, hurrengo deialdian sartuz, ezartzen diren baldintzen arabera. Onuradunak Programazio eta Ikerketa Zerbitzuaren aurrean justifikatuko ditu aipatu arrazoiak.

10.3. Dirulaguntzak ematea erabakitzen duen ebazpenaren berri eskatzaile guztiei eman behar zaie. Jakinarazpenean baztertu izanaren zergatikoak ere aipatuko dira, hala gertatu denean.

11.-Esleipen-hartzaileen betebeharrak.

11.1. Kasu guztietan, Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak laguntza lortzen duten proiektu bakoitzerako zuzendari bat izendatuko du. Dirulaguntza lortzen duten tituludunek hilabetean behin, gutxienez, proiektuaren zuzendariarekin bildu behar dute.

11.2. Laguntzen esleipen-hartzaileek honako betebehar hauek dituzte:

a) Deialdi honetan ezarritako baldintza orokorrak betetzea.

b) Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko Programazio eta Ikerketa Zerbitzuak ikerketa- proiektuaren edo jardueraren jarraipen egokirako emandako jarraibideei kasu egitea.

c) Jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita, zazpi eguneko epean laguntza onartzen dela berrestea.

d) 13.3. atalean agintzen den epean proiektuaren martxari edo ikerketa-jarduerari buruzko txosten labur bat, euskaraz erredaktaturik gutxienez, bidaltzea.

e) Edozein momentutan Programazio eta Ikerketa Zerbitzuaren esku jartzea landutako materialak, zirriborroak, aurrerapenak eta emaitzak.

f) Aurkeztutako memorian finkatutako lanetan aldaketaren bat egin nahi bada Programazio eta Ikerketa Zerbitzuari aldez aurretik haren berri ematea. Aldaketak egiteko beti ere aipatu zerbitzuaren oniritzia beharko da.

g) Programazio eta Ikerketa Zerbitzuari adieraztea eskatzaileari egindako lanekin zuzeneko edo zeharreko zerikusirik duen beste beka edo laguntzaren bat eman zaion.

h) Bukaerako lana euskaraz gutxienez idatziko da, lerroarte bikoitza utziaz eta behar bezala konposatu eta enkoadernatua, eta 100etik 250 orri arteko luzera izanen du. Halaber diskete batean aurkeztuko da testu osoa Word 7.0 formatoan edo bateragarrian. Horrez gain, sarrera gisa, lanaren laburpen bat ere aurkeztu behar da, 30en bat lerrokoa, euskaraz eta gaztelaniaz.

11.3. Betebehar hauetakoren bat ez betetzeak emandako laguntza galtzea ekarriko du berekin eta jasoak diratekeen zenbatekoak itzultzea, haren ondorioz sor litezkeen legezko erantzukizunak galarazi gabe. Ondorio horietarako, aipatu zenbatekoak diru-sarrera publikotzat hartuko dira.

12.-Jabetza intelektualeko eskubideak.

12.1. Lan bakoitzaren jabetza intelektuala egilearena edo egileena da. Hala ere, Administrazioaren esku geldituko da lehen argitalpenerako eskubidea, eta egileek arrazoi hori dela medio legokiekeen edozein eskubideri espreski uko eginen diote.

12.2. Kasu honetan, Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak lanaren egileei behar bezala adierazi beharko die sei hilabeteko epean hura bukatzen denetik kontatzen hasita, eta aipatu argitalpena kaleratu beharko dute nahi horren jakinarazpenetik kontatzen hasita bi urteko epean. Aipatu epeak betetzen badira argitalpena jakinarazi edo burutu gabe, argitalpen eskubidea osorik egileari edo egileei itzuliko zaie.

12.3. Horiek argitalpen eskubideaz baliatu nahi badute beti espreski aipatu behar dute jasotako laguntza.

13.-Laguntzen zenbatekoa eta ordainketa.

13.1. Laguntza bakoitzaren diru-kopurua gehienez ere, kontzeptu guztien aldera, 1.200.000 (milioi bat eta berrehun mila) pezetarainokoa izan daiteke bost laguntza horietako bakoitzean. Balorazio Batzorde Teknikoak Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiari egin behar dion ebazpenerako proposamenean laguntza bakoitzarako egoki ikusten duen diru-kopurua adieraziko du.

13.2. Laguntza jasotzea bateraezina da lan berbera burutzeko jaso litekeen beste edozein beka edo laguntzarekin, publiko nahiz pribatua, Espainiakoa edo Europako Komunitatekoa.

13.3. Emandako zenbateko osoa bi epetan ordainduko da. Lehenbizikoa, laguntzaren % 50 alegia, laguntza eman eta handik lau hilabetera ordainduko da, Hizkuntza Polikitarako Zuzendaritza Nagusiko Programazio eta Ikerketa Zerbitzuan txosten labur bat aurkeztu ondoren, non adieraziko den lanaren martxa eta hari erantsirik momentu horretara arte landutako behin-behineko materialak.

13.4. Bigarren ordainketa hitzartutako bukaerako lana aurkeztu ondoren eginen da eta Ikerketa eta Programazio Zerbitzuak horretarako aldez aurretiko adostasun txostena eman ondoren.

14.-Gorabeherak.

Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari dagokio oinarri hauek interpretatzeko ahalmen esklusiboa, hala nola haien aplikaziotik sor litezkeen gorabehera guztiak ebaztekoa.

15.-Aplikatu beharreko legeria eta helegiteak

15.1. Oinarri hauetan aurreikusten ez den guztian Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

15.2. Deialdi honen, bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka sar daiteke gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.

Iragarkiaren kodea: A0001589