29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

16/2000 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Nafarroarentzat interesa duten arloetan teknikariek prestakuntza eta espezializazioa erdiesteko 44 bekatarako deialdia onesten duena.

Ikerketa eta Garapen Teknologikorako Laguntzen Erregelamendua onesten duen irailaren 16ko 2/1982 Foru Dekretuaren lehen sekzioarekin bat, eta nafar enpresen konpetibitatea sustatzeko laguntzen esparrua ezartzen duen maiatzaren 23ko 208/1991 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1.2.a) puntuan aurreikusitakoari jarraikiz, eta geroko profesionalek beren prestakuntza hobetu dezaten Foru Komunitateko zenbait industri sektorerentzat interesa duten arloetako ikerketa eta/edo espezializazio jarduerak burutuz, Nafarroako Foru Komunitateko ikerketa zentro eta elkarteek horretarako eskaintzen duten aukeraz baliaturik.

Berriztapen eta Teknologia Zerbitzuak horri buruz emandako txostena ikusirik.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehendabizi. Unibertsitateko erdi edo goi mailako titulatuentzako 44 beka emateko deialdiaren oinarriak onetsi dira. Beka horiek Foru Agindu honen eranskinean aipatzen diren zentroetan aritzeko izanen dira.

Deialdi honetako gastua 2000ko Aurrekontuko kontusail honi aplikatuko zaio: 81200-4809-5424 (lerroak: 33240-8 eta 33250-5), Giza taldeen prestakuntzarako eta teknikarien birziklapenerako transferentzia arruntak izenekoa. 11.700.000 eta 39.780.000 pezeta eginen dute, hurrenez hurren.

Bigarrenik. Aipatu deialdia ondoko oinarrien bidez arautuko da:

Lehenbizikoa.-Definizioa eta helburua.

Bekak aipatutako eranskinean azaltzen diren arlo eta zentroetan aritzeko izanen dira, geroko profesionalek beren prestakuntza hobetu dezaten Foru Komunitateko zenbait industri sektorerentzat interesa duten arloetako ikerketa eta/edo espezializazio jarduerak burutuz, zentro horiek horretarako eskaintzen duten aukeraz baliaturik.

Bigarrena.-Zenbatekoa.

a) Beken iraupenaldia bekaduna zentroan sartzen den egunean hasi eta 2000ko abenduan, hori barne, bukatuko da.

b) Bekak Industri Zuzendaritza Nagusiak luzatu ahalko ditu, gehienez ere bi urtez, behar bezala erabiltzen direla egiaztatzen bada eta behar adinako aurrekontu dotaziorik baldin badago.

c) Beka bakoitza hileko 130.000 pezetakoa izanen da.

Hirugarrena.-Beharkizunak.

Izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Kasuan kasu eskatzen den titulazioaren jabe izatea.

b) Nafarroan jaioa izatea edo bertan bizitzea 1998ko urtarrilaren 1aren aurretik.

c) Kasu bakoitzean eskatutako titulazioari dagozkion ikasketak 1997ko ekainean edo geroago bukatuak izatea.

d) Aurreko urteetan, kasuan kasu eskaturiko titulaziorako ikasketak bukatu egunetik kontatzen hasita, administrazio publikoren batek prestakuntza edo espezializaziorako emandako beken onuradun ez izana.

e) Soldadutzarekin edo Ordezko Gizarte Zerbitzuarekin betebeharrik ez izatea bekaz baliatzeko urtean zehar (2000. urtea).

Laugarrena.-Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkeztuko dira Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren Erregistroan (Tomás Caballero Parkea, 1, Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako tokietan. Horretarako, Berriztapen eta Teknologia Zerbitzuan (Tomás Caballero Parkea, 1, Iruña), Nafarroako Gobernuko argibide bulegoetan (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña eta Plaza Vieja, 1, Tutera) edo Internet sarean, http://www.cfnavarra.es/- industria/areas/innotec/ayfor.htm helbidean, har daitezkeen eskabide orri eta inprimaki normalizatuak aurkeztu beharko dira, honako agiri hauekin batera:

a) Eskatutako titulazioa eta ikasketa espedientea egiaztatzen dituen Ziurtagiriaren fotokopia.

b) NANaren fotokopia.

c) Deialdi honetako hirugarren oinarriko b) eta e) puntuetan zehaztu betebeharrak betetzen direla egiaztatzen duen agiria.

Eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Bosgarrena.-Emateko modua.

Bekadunen hautaketan kontuan hartuko da izangaien ikasketa espedientea, epaimahaiak onetsiko duen baremoaren arabera. Bekak ematerakoan lehentasunezko ordenari jarraituko zaio.

Hautaketa egin eta gero, Industri Zuzendaritza Nagusiko iragarki oholean jarriko dira behin-behineko zerrendak, bost eguneko epean bidezko diren erreklamazioak egin daitezen.

Epe hori bukatu eta erreklamazioak aztertu ondoren, behin betiko zerrendak aterako dira.

Seigarrena.-Epaimahaiaren osaera.

Bekadunak hautatuko dituen epaimahaia honako hauek osatuko dute:

-Mahaiburua: Industri zuzendari nagusia.

-Idazkaria: Berriztapen eta Teknologia Zerbitzuko Berriztapena Sustatzeko Ataleko funtzionario bat, horretarako izendatua.

-Mahaikideak: Berriztapen eta Teknologia Zerbitzuko zuzendaria, Berriztapen eta Teknologi atalburua eta Berriztapena Sustatzeko Ataleko honetako funtzionario bat, horretarako izendatua.

Epaimahaiko kide guztiek dute hizpidea eta botoa.

Zazpigarrena.-Ebazteko epea.

Hautaketa prozedura eta behin-behineko zerrendak egitea hamar egun naturaleko epean burutuko da, deialdia itxi eta biharamunetik hasita.

Bekak Industri zuzendari nagusiak emandako Ebazpenaren bidez esleituko dira, epaimahaiak proposaturik, behin betiko zerrendak onetsi eta gero. Plazaren bat deuseztatu edo bete gabe deklaratu ahalko da aurrekonturik ez badago, egokitutako zentroko egoera aldatzen bada edo gutxieneko baldintzak betetzen dituen izangairik ez badago.

Plazaren bat deuseztatu edo bete gabe uzten bada, zentroko egoera aldatu edo gutxieneko baldintzak betetzen dituen izangairik ez dagoelako, epaimahaiak beste bat jarri ahalko du horren ordez, aurretik zentroen iritzia entzunda, baldin eta hasierako plazetarako eskaturiko titulazioak aldatzen ez baditu.

Plazaren bat bete gabe uzten bada eskaturiko titulazioa duen izangairik ez dagoelako, epaimahaiak erabaki ahalko du egokitzat jotzen den titulazioa duten beste izangai batzuen artean esleitzea, aurretik zentroen iritzia entzunda, eta ondoren bosgarren oinarrian aipaturiko hautapen sistema aplikatuta.

Aipatu Ebazpena zentroei igorriko zaie, zortzigarren oinarriko lehen lerroaldean aurreikusitako ondorioetarako.

Emandako bekei edozein arrazoirengatik uko egiten bazaie, epaimahaiak ezarritako lehentasunezko ordenan hurrengoak diren pertsonei emanen zaizkie, oinarri honetako bigarren lerroaldean aipatzen den deuseztapen aukera izan ezik.

Hala ere, hautaketa prozesua bukaturik, izangai egokirik ez egoteagatik eman gabe gelditzen diren plazak ondoren lehian aritzen diren izangaiekin betetzen ahalko dira, baldin eta hautagai horiek oinarri hauetan eskatzen diren betebeharrak betetzen badituzte, eskabidea aurkezteko egunean.

Zortzigarrena.-Bekadunen betebeharrak.

Beka esleitu ondoren, bekadunak zentroan onartu dutela egiaztatu beharko du 20 eguneko epean, beka emateari buruzko Ebazpena zentroetara igortzen denetik hasita, zazpigarren oinarriko bosgarren lerroaldean ezartzen denaren arabera.

Bekadunak prestakuntza planaren epealdiak bete beharko ditu, hiru hilabetetan behin Industri Zuzendaritza Nagusiari egindako jardueren berri eman eta beka erabiltzeko epea bukatzean memoria bat aurkeztu. Txosten eta memoria horiek zentroko tutorearen oniritzia izan beharko dute.

Betebehar horiek gauzatzen ez badira, beka behar bezala erabili ez edo zentroak kontrako txostena egiten badu, laguntza deuseztatu eginen da.

Bederatzigarrena.-Laguntzaren ordainketa.

Bekaren zenbatekoa, oro har, hiru hilabetetan behin ordainduko da, zortzigarren oinarriko bigarren lerroaldean aipatutako txostenak aurkeztu ondotik.

Bekaren dirua zentroei ordainduko zaie, horiek gero bekadunei emateko.

Hamargarrena.-Laguntzen bateragarritasuna.

Beka hauek ez dira bateragarriak izanen beste edozein beka, laguntza edo lan ordaindurekin.

Beka emateak, prestakuntza izaera duenez, ez du sortuko lan edo administrazio harremanik bekadunaren eta tutoretza bere esku duen zentroaren artean, ez eta Gizarte Segurantzan sartu beharrik ere. Dena den, bekari dagokion zentroko ordutegia, arauak eta diziplina bete beharko ditu onuradunak.

Hamaikagarrena.-Asistentzia.

Laguntza hauek eskuratzen dituzten bekadun guztiek aseguru poliza bat izanen dute gorputz istripuetarako, helburu horretarako Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak kontratatuko duena.

Hamabigarrena.-Onarpena.

Beka bat eskatzeak oinarri hauek onartzea dakar berarekin.

Hamahirugarrena.-Deialdi honen aurka eta berau arautzeko oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hilabeteko epean.

Hirugarrenik. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi milako otsailaren hamarrean.-Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

ASOCIACION DE LA INDUSTRIA NAVARRA (AIN)

ERREF. KOP. TITULUA JARDUERA ARLOA DEPARTAMENTUA

0101 1 Fisikako Liz./ Materialen Teknologia I+G

edo Kimikako Liz.

0102 1 GMko Ind. Ing. Ind. Deseina I+G

0103 4 GMko Ind. Ing./ Ekoizpenaren Teknologiak Ing.

edo Ind. Ing. Tek.

AICV - LABORATORIO DEL EBRO

ERREF. KOP. TITULUA JARDUERA ARLOA DEPARTAMENTUA

0201 1 Telek. Ing. Tek./ Informazio eta Komunikazio Teknologiak Informazio eta Komunikazio Teknologiak

edo Informatikako Liz.

0202 1 GMko Nek. Ing./ Elikagaien Teknologia Elikagaien Teknologia

edo Farmaziako Liz./

edo Kimikako Liz./

edo Albaitaritzako Liz./

edo EZT

LEKUNBERRIKO ESNEAREN INSTITUTUA

ERREF. KOP. TITULUA JARDUERA ARLOA DEPARTAMENTUA

0301 1 Biologiako Liz./ Mikrobiologia Mikrobiologia

edo Biokimikako Liz./

edo Farmaziako Liz./

edo Kimikako Liz.

0302 1 Farmaziako Liz. Elikagaien Teknologia Ohiko laborategia

CENTROS TECNOLOGICOS DE NAVARRA (CETENASA)

ERREF. KOP. TITULUA JARDUERA ARLOA DEPARTAMENTUA

0401 1 GMko Ind. Ing. Ekoizpena eta Elektronika Ekoizpena

0402 3 GMko Ind. Ing./ Ekoizpena eta Elektronika Elektronika eta Komunikazioak

edo GMko Telek. Ing.

0403 1 GMko Ind. Ing./ Informazio eta Komunikazio Teknologiak Automatika

edo Informatikako Liz./

edo GMko Telek. Ing.

0404 1 Informatikako Liz./ Informazio eta Komunikazio Teknologiak Informatika

edo GMko Ind. Ing.

0405 3 Ind. Ing. Tek. Metrologia Metrologia

0406 1 Kimikako Liz./ Materialak Material Polimerikoak

edo Ing. Kimikoa

0407 1 GMko Ind. Ing. Prospektiba Teknologikoa Zuzendaritza Teknologikoa

0408 1 GMko Ind. Ing. Ind. Kalitatea Kalitatea

NAFARROAKO UNIBERTSITATEA

ERREF. KOP. TITULUA JARDUERA ARLOA DEPARTAMENTUA

0501 1 Kimikako Liz./ Farmazia/Botikak I+Gko Botika Unitatea

edo Farmaziako Liz.

0502 1 Farmaziako Liz./ Ind. Kalitatea Kalitatea Bermatzeko Unitatea

edo Biologiako Liz./

edo Biokimikako Liz./

edo Kimikako Liz.

0503 1 Farmaziako Liz./ Ind. Toxikologia Toxikologia

edo Biologiako Liz.

0504 1 Kimikako Liz./ Farmazi Ikerketa eta Garapena Kimika Organikoa eta Farmazeutikoa

edo Farmaziako Liz.

0505 1 Farmaziako Liz. Farmazi Ikerketa eta Garapena: Produktu Bioteknologikoak Farmazia eta Farmazi Teknologia

0506 1 Farmaziako Liz./ Elikagaien Teknologia Bromatologia, Elikagaien Teknologia eta Toxicologia

edo Albaitaritzako Liz.

0507 1 Farmaziako Liz./ Elikagaien Teknologia Mikrobiologia eta Parasitologiako fakultateartekoa

edo Biologiako Liz.

0508 1 Farmaziako Liz. Farmazi Ikerketa eta Garapena Instrumentu Teknikak

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA

ERREF. KOP. TITULUA JARDUERA ARLOA DEPARTAMENTUA

0601 1 Ind. Ing. Ekoizpenaren Teknologiak Automatika eta Konputazioa

Telek. Ing.

Informatikako Liz.

0602 1 GMko Ind. Ing. Sistemen Ing. Automatika eta Konputazioa

0603 1 Nek. Ing. Tek./ Ekoizpenaren Teknologiak Naturguneko Zientziak

edo Nek. Ing./

edo Biologiako Liz.

0604 1 Fisikako Liz./ Materialen Teknologia Fisika

edo GMko Ind. Ing./

edo Ind. Ing. Tek.

0605 1 GMko Telek. Ing./ Electronika Ing. Elektrikoa eta Elektronikoa

edo GMko Ind. Ing.

0606 1 GMko Telek. Ing./ Informazio eta Telek. Teknologia Ing. Elektrikoa eta Elektronikoa

edo Telek. Ing. Tek./

edo GMko Ind. Ing.

0607 1 GMko Ind. Ing. Elektronika Ing. Elektrikoa eta Elektronikoa

0608 1 GMko Nek. Ing./ Ekoizpenaren Teknologiak Nek. Ekoizpena

edo Nek. Ing. Tek.

0609 1 Farmaziako Liz. Bioteknologia Nek. Ekoizpena

0610 1 GMko Nek. Ing./ Bioteknologia Nek. Ekoizpena

Biologiako Liz.

0611 1 GMko Ind. Ing. Ind. Deseina eta Ind. Kalitatea Landa Proiektuak eta Ing.

edo Ind. Ing. Tek.

0612 1 GMko Nek. Ing. Elikagaien Teknologia Kimika Aplikatua

0613 1 GMko Ind. Ing./ Ekoizpenaren eta Materialen Teknologiak Ing. Mekanikoa, Energetikoa eta Materialena

edo Kimikako Liz./

edo Ind. Ing. Tek.

0614 1 GMko Ind. Ing. Ekoizpenaren Teknologiak Ing. Mekanikoa, Energetikoa eta Materialena

Laburdura erabiliak

Ing. Ingeniaritza EZT Elikagaien Zientzia eta Teknologia

Tek. Teknikoa Nek. Nekazaritzakoa

GM Goi maila Ind. Industriakoa

Liz. Lizentziatura Telek. Telekomunikazioa

Iragarkiaren kodea: a0001473