29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

113/2000 FORU AGINDUA, otsailaren 14koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Jaurrietako Udal Plana 93. lurzatian (AA 18 unitatea) aldatzeko espedientea, Oscar Arias Berrade eta Marta Ilincheta jaun-andreek sustatua, behin betikoz onesten duena.

Jaurrietako Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Jaurrietako Udal Plana 93. lurzatian (AA 18 unitatea) aldatzeko espedientea, Oscar Arias Berrade eta Marta Ilincheta jaun-andreek sustatua, behin betikoz onestea.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi, edo bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta bi hilabeteko epean, gehienez ere, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 29/1998 Legearen 10. artikuluari jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Jaurrietako Udalari eta Oscar Arias Berrade eta Marta Ilincheta jaun-andreei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako otsailaren hamalauan.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0001470