29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1313/1999 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "N-232, N-121 eta N-240-A errepideetako segurtasuna eta edukiera hobetzeko jarduketa plana aztertu eta prestatzeko lanak" esleitzen dituena.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legeko 97. artikuluan xedaturikoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da, Herrilan zuzendari nagusiak, abenduaren 2ko 1313/1999 Ebazpenaren bidez, kontratu hau esleitu duela:

-Kontratuaren xedea: "N-232, N-121 eta N-240-A errepideetako segurtasuna eta edukiera hobetzeko jarduketa plana aztertu eta prestatzeko lanak".

-Esleitzeko era: lehiaketa.

-Esleitzeko prezioa: 22.446.000 pezeta edo 134.903,18 euro.

-Esleipen-hartzailea: U.T.E. P.J.S. Proyectos, Estudios y Servicios Técnicos de Navarra, y Movisis, S.A.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren bian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0000612