29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

86/2000 FORU DEKRETUA, 2000ko otsailaren 21ekoa. Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzen du Zangozako (Nafarroa) Multzo Historikoa, Multzo kategoria ematen diola.

Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren maiatzaren 13ko 131/1999 Foru Aginduaren bidez hasiera eman zitzaion Zangozako multzo historikoa Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko espedienteari, bai eta 30 egun balioduneko jendaurrealdi bat hasteko agindua eman ere, zeinean ez zen alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Kultur Kontseiluko Ondare batzordeak, 2000ko otsailaren 4an, aldeko txostena egin zion delako multzoa Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeari.

Abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretua eta bertako 12. artikuluan ezarri zen Nafarroako Gobernuaren Foru Dekretu baten bidez eginen zela Nafarroako Foru Komunitatean interes kulturaleko ondasunak deklaratzea.

Hortaz, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak hala proposatuta eta Nafarroako Gobernuak 2000ko otsailaren 2an izandako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzen da Zangozako Multzo Historikoa.

2. artikulua. Multzo horrek honako mugak ditu:

Hiriaren sarrerako zubia abiapuntu harturik, ezker aldetik, ibaiaren bazterrarekin bat, 808. lurzatia gurutatzen da Vianako Printzearen etorbidea jo arte. Etorbide horretatik segi Aragoiko etorbidea jo arte, etorbide horretatik Belateko zeharbidea jo arte, San Sebastian kalea pasa, Mártires de la patria kaletik segi, Cantolaguako ibiltokia jo arte, hartatik ibaia jo eta hasitako puntura itzuli arte.

Foru Dekretu honek aipatzen duen Ondasunaren deskripzio osagarria eta harresi eremuaren babes ingurua planoan eta deklarazio espedientean dagoen beste dokumentazioan ageri dira.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indar.

Iruñean, bi milako otsailaren hogeita batean.-Nafarroako Gobernuaren Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0001720