29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

150/2000 FORU AGINDUA, otsailaren 11koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Errepideetako markak berriro pintatu eta mantentzeko lanak, Iparraldeko multzoa" izeneko proiektua esleitzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluan xedaturikoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da, otsailaren 11ko 150/2000 Foru Aginduaren bidez, kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: "Errepideetako markak berriro pintatu eta mantentzeko lanak, Iparraldeko multzoa".

-Esleitzeko era: Enkantea.

-Esleitzeko gehieneko prezioa: 132.000.000 pezeta (% 40,31 merkeago).

-Epea: 2001-12-31.

-Esleipen-hartzailea: Marcas Andaluzas, S.L.

Iruñean, bi milako otsailaren hamaikan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0001580