29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

148/2000 FORU AGINDUA, otsailaren 11koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Nafarroako Foru Komunitateko errepideetako seinale bertikal berriak eta badaudenak zaindu eta mantentzeko lanak, II. multzoa" izeneko proiektua esleitzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluan xedaturikoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da, otsailaren 11ko 148/2000 Foru Aginduaren bidez, kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: "Nafarroako Foru Komunitateko errepideetako seinale bertikal berriak eta badaudenak zaindu eta mantentzeko lanak, II. multzoa".

-Esleitzeko era: Enkantea.

-Esleitzeko gehieneko prezioa: 141.000.000 pezeta (% 44,50 merkeago).

-Epea: 2001-12-31.

-Esleipen-hartzailea: Goyo Señalizaciones, S.L.

Iruñean, bi milako otsailaren hamaikan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0001578