29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

10/2000 FORU AGINDUA, urtarrilaren 24koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Altsasuko "Aralarko Mikel Donea" B.H.I.ko heziketa zikloetarako eta Burlatako "Ibaialde" B.H.I.ko Jantzigintza ziklorako ekipamendua erosteko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du Altsasuko "Aralarko Mikel Donea" B.H.I.ko heziketa zikloetarako eta Burlatako "Ibaialde" B.H.I. Jantzigintzako ziklorako ekipamendua erosteko. Hona hemen ezarri diren baldintza orokorrak:

-Modua: lehiaketa.

-Xedea: Altsasuko "Aralarko Mikel Donea" B.H.I.ko heziketa zikloetarako eta Burlatako "Ibaialde" B.H.I. Jantzigintzako ziklorako ekipamendua erostea.

-Aurrekontua: 31.653.000 pezeta.

-Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturalera arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kautotutako kopiak beharko dute izan.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasi eta bosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako bilera gelan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.) eginen den jendaurreko ekitaldian.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Inbertsio Zerbitzuaren web orrian (http://www.cfnavarra.es/inversioneseducacion) eta Inbertsio Zerbitzuko Erosketa Bulegoan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña), 8:30etatik 14:30ak arte.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita lauan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

PROPOSAMEN EREDUA

.................. jaun/andreak, .............(e)koak, ..............ren izenean, Altsasuko "Aralarko Mikel Donea" B.H.I.ko heziketa zikloetarako eta Burlatako "Ibaialde" B.H.I.ko Jantzigintzako ziklorako ekipamendua erosteko 2000ko .....aren .....(e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen iragarkiaren berri izanik, eta hori arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du bere gain hartuko duela horniketa, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta horretarako honako eskaintza hau egiten du:

BAKOITZAREN EMATEKO

(Izena eta lizitatzailearen sinadura)

1. lotea.-Jantzigintzako makinak: 9.845.000 pezeta.

2. lotea.-Soldadurako ekipoa: 1.232.000 pezeta.

3. lotea.-Makina-erreminta: 15.500.000 pezeta.

4. lotea.-Material informatikoa: 3.500.000 pezeta.

5. lotea.-Horniketa industrialak: 226.000 pezeta.

6. lotea.-Entrenagailu elektrikoak: 1.350.000 pezeta.

Iragarkiaren kodea: A0001463