29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

134/2000 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Lucía Goyeneche Haro, Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko Larrialdietako Erizaintza, Zainketa Intentsiboen Anbulantzia eta K.Z.B.U. Unitateko burua kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela unitate organikoetako buruak, bitarte baterako edo jarduneko buru gisa arituko direnak, izendatzeko ahalmena.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lucía Goyeneche Haro, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko funtzionarioa, Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko Larrialdietako Erizaintza, Zainketa Intentsiboen Anbulantzia eta K.Z.B.U. Unitateko burua kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea.

3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileriaren Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzura eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita zazpian.-Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0001016