16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- O L T Z A

Jarduera sailkatuak

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek egoki juzkatzen dituzten oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Blaser, S.L. Jarduera: molde, trokel eta tresneriarako tailerra (legeztatzea). Tokia: Etxauriko errepidea (Aratzuri).

Oltza Zendean, bi milako urtarrilaren hogeian. Zinegotzi delegatua, Joaquín Iraizoz Vizcar.

Iragarkiaren kodea: A0000689