16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

2/2000 FORU AGINDUA, urtarrilaren 17koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Jon Karlos Cirez Rubio jauna Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Oinarrizko Laguntzaren Ataleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei Laguntza Emateko Bulegoko buruaren kargu-uztea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, 3.2 xedapen gehigarrian xedatzen du Nafarroako Foru Komunitateko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek beteko dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Izendapen horiek indarrik gabe uzten ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1.-Jon Karlos Cirez Rubio jauna Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Oinarrizko Laguntzaren Ataleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei Laguntza Emateko Bulegoko buruaren kargu-uztea xedatzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2.-Foru Agindu honen berri interesatuari eta Langileri Zerbitzuari ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamazazpian.-Nafarroako Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A0000431