16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T A F A L L A

Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren behin-behineko eta behin betiko onespena

Gobernu Batzordeak, 1999ko abenduaren 21ean eginiko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Udalak, 1999ko urriaren 14an eginiko bilkura berezian, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren behin-behineko aldaketa onetsi zuen, Azulejos y Cerámicas Ros, S.A.k sustatua, UAO-9 unitateko 8. puntuko 26. artikuluko 2 sekzioko solairuartekoen lerrokadurak ukitzen baititu.

Espedientea jendaurrean paratu zen, azaroaren 19ko 145 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen iragarkiaren bidez, eta epea bukatu da inolako alegaziorik aurkeztu gabe.

Udalaren Zerbitzu Teknikoek egindako txostena azterturik, eta osoko bilkura egingo ote den ikusteko dagoenez, hau delarik behin-behineko eta behin betiko onespena eman behar duen organoa, baina tramitazio hau presakoa denez, tramite honen araberako hirigintza lizentziak eman ahal izateko.

85/95 Foru Dekretuko 52. artikuluak eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 127. g) artikuluak xedatzen dutena betez, honako hau erabaki da:

Lehena.-Presa dela zio, Azulejos y Cerámicas Ros, S.A.k sustatu duen Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa puntuala behin-behineko eta behin betiko onestea, UAO-9 unitateko solairuartekoen lerrokadurei dagokienean, honako hau sartuz: "orokorrean, 26.8 artikuluko idazketa indarra duten legeetan dagoena bezalakoa izango da. Salbuespenez, aldaketa honetako dokumentazio grafikoan proposatzen den lehen solairuartekoaren eraikuntza baimenduko da". Erabakia Udalak egiten duen lehen osoko bilkuran berretsi beharko da.

Bigarrena.-Behin-behineko eta behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.-Erabakia interesatuari jakinaraztea, jasotzen duenetik hamabost eguneko epean, aldaketaren testu bategina aurkez dezan. Testu honek hartutako erabakiarekin bat etorri beharko du.

Laugarren.-Testu bategina aurkeztu eta gero, espedientea, behar bezala diligentziaturik, Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentuari igor zekiola agintzea, jakinaren gainean egon dadin.

Hau guztia jakinarazten dut orok jakin dezan eta bere ondorioak sor ditzan, aldi berean gaztigatuz honako errekurtso hauek paratzen ahal direla erabakiaren aurka:

-Berraztertzeko errekurtsoa egintza egin duen organoaren aurka, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko maila bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean errekurritutako egintza jakinarazi eta biharamunetik, edo

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Tafallan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamazazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0000249