16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Obra lizentziarako espedientea artxibaturik

Iruñeko Udalaren Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abuztuaren hogeita hiruan, honako ebazpena eman zuen:

"Ikusirik 9600046 espedientea, María Esther Valls Marco andreak, Tichanes, S.L. ordezkatuz sustatua, hiru hilabetez goiti geldirik egon dela eta 96-2-7an eskatutako dokumentazioa, 96-2-12an jaso baitzen, oraindik ez dela aurkeztu, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 92. artikuluari jarraikiz, besterik gabe espedientea artxibatzea erabaki dut".

Erabaki honen aurka ondoren aipatzen diren errekurtsoak paratzen ahal dira:

-Berraztertzeko errekurtsoa egintza egin duen organoaren aurka, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko maila bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean errekurritutako egintza jakinarazi eta biharamunetik, edo

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan izan daitezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta, legezko jakinarazpena egiten saiatu arren, hura hartzerik izan ez dutenentzat.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita batean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0000248