II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- B A Z T A N
Erabilera publikoko eraikinaren desafektazioa
Baztango Udalak, 1999ko abenduaren 17an eginiko osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau, besteak beste, xedatzen duen erabakia hartu zuen:
Gorostapoloko harraska publikoko eraikinaren kalifikazio juridikoa hasiera batez aldatzea. Eraikina Hirilurraren Aberastasunaren Erregistroko 55. poligonoko 61. lurzatian eraiki zen, eta, erabilera publikotik desafektatua, ondarekoa izatera pasatuko da.
-Espedientea jendaurrean paratuko da hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, egoki jotzen diren erreklamazioak eta alegazioak egin daitezen.
-Aipatu epean alegaziorik edo erreklamaziorik ez bada, eraikinaren kalifikazio juridikoaren aldaketa behin betiko onetsi dela ulertuko da.
Baztanen, bi milako urtarrilaren hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0000246