16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

E D I K T U A

Iruñeko Udaleko alkateak, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamahiruan, besteak beste, honako ebazpen hau eman zuen:

"1999ko irailaren 30eko ikustaldi batean frogatu da Gazteluko plazako 2 zenbakiko 1. solairuan, berogailua paratzeko obrak egin direla etxebizitza batean.

Kontuan izanik etxebizitzaren jabea dela obrak sustatu dituena, nahiz eta obra egilea nor den ez jakin.

Kontuan izanik nahitaezko lizentziarik lortu gabe egin direla lan horiek.

Kontuan izanik, orobat, obra horiek ezin direla lizentziaren bidez legeztatu, Alde Zaharreko ordenantzetako 15 eta 28. artikuluetan eta Etxegintzako Ordenantza Orokorraren 123. artikuluan xedatutakoaren kontra daudelako.

Eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 230.2, 245 eta 253. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, ebatzi dut:

1.-Gazteluko plazako 2ko 1. solairuko etxebizitzaren jabeei agintzea, instalazioaren elementu legeztaezinak ken ditzaten, honako lan hauek eginez:

-Errekuntzako gasak ezin izanen dituzte bideratu eraikinaren fatxadatik.

-Etxebizitzaren barrenean sartu beharko dituzte erregulatzailea eta kontagailua.

Horretarako hilabeteko epea emanen da, eta ohartarazten da epea bete ezean 100.000 pezetatik 500.000 pezetara bitarteko isun hertsatzaileak paratuko direla hilabetero, lanak egin arte, 10/1994 Foru Legearen 240.2 artikuluari jarraikiz.

2.-Zehapen espedientea irekitzea obren sustatzaileei, alegia, Gazteluko Plazako 2 zenbakiko etxeko 1. solairuko jabeei, haiek baitira, ustez, Gazteluko Plazako 2ko 1. etxebizitzan berogailuak paratzeko obren erantzuleak. Lehen aipatu ikuskapen akta igorriko zaie.

3.-Adieraztea egintza hori hirigintzaren aurkako arau- hauste arina izan daitekeela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 248.10 artikuluaren arabera, eta 50.000tik 1.000.000 pezeta bitarteko isuna izan dezakeela, aipatu legearen 253. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

4.-Esther Azanza Fernández andrea, Alde Zaharraren, Hiri altzarien eta Berdeguneen Alorreko idazkari teknikoa, irekitako espedientearen instruktore izendatzea. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 28 eta 29. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, interesatuek instruktorea errefusatzen ahal dute.

5.-Ustezko erantzuleei jakinaraztea Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatua dela espedientea ebazteko organo eskuduna, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/85 Legearen 21.1.k artikuluan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 13. artikuluan, eta, haren inguruan, 1999ko uztailaren 5eko Alkatetzaren Xedapenean xedatutakoari jarraikiz.

6.-Hamabost egun balioduneko epean, ebazpen hau jaso eta biharamunetik, espedientatuek alegazioak eta frogak proposatzen ahal dituzte, eta agiriak eta argibideak aurkeztu, Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean idazki bat aurkeztuz.

7.-Ohartarazten da proposatzen den zehapenaren zenbatekoa 200.000 pezetatakoa dela, ez baitago ez inguruabar aringarririk ezta astungarririk ere (aipatu legeko 255. artikuluko 2a idatz-zatian xedatutakoarekin bat).

8.-Ustezko erantzuleei aditzera ematea zehapena % 50 jaitsiko dela baldin eta:

a) Isunaren gainerakoa, jakinaraztzen denetik aitzina hilabeteko epean, gehienez ere, ordaintzen bada.

b) Arau-hausleek, idatziz, ezarri zaien isunarekin ados daudela adierazten badute eta haren kontra egiteari espreski uko egiten badiote aipatu epean.

c) Arau-hausleek urratutakoa lehengoratzen badute, 1. puntuan agindutako obrak hilabeteko epean eginez."

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi milako urtarrilaren lauan. Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatua, Esther Azanza Fernández.

Iragarkiaren kodea: A0000122