16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Obrak egiteko errekerimendua

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak, besteak beste, honako ebazpen hau eman zuen mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamahiruan:

"Ikusirik Iruñeko Kale Nagusiko 9ko etxea aztertu ondotik Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko Udal Zerbitzu Teknikoek, kale horretako berrurbanizazio lanak egiteko hondalanak hasi aurretik, egindako ikuskapen txostena, 1999ko irailaren 8koa, haren bidez frogatu baita honako hondaketa hauek dituela:

.Fatxadan:

-Balkoiko harlauzen ertzak altxatuta daude.

-Teilatu hegala hezetasunak hondatua dago.

-Erretena zikina eta landarez betea.

.Barnealdeko patioan:

-Hormako zarpeatua zartatu da eta badu erortzeko arriskua.

-Patioko kantoian dagoen tximinia aurri-egoeran dago, eta haren zeramika puskak erortzeko arriskua dago.

.Estalkian:

-Isurialdea toldo batez dago estalirik, hori estankotasunerako osagai bakarra delarik.

Eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 224. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ebatzi dut:

1.-Iruñeko Kale Nagusiko 9ko etxearen jabeei agintzea, Kale Nagusia urbanizatzeko obrak amaitu eta laurogeita hamar eguneko epean honako lan hauek egin ditzaten:

.Fatxadan:

-Balkoiko harlauzen ertzak konpontzea.

-Hezetasunak jotako teilatu hegaleko zura konpontzea edo pieza berriak jartzea.

-Erretena garbitzea.

.Barnealdeko patioan:

-Hormako zarpeatua pikatu eta patioko hormak berriz luzitzea.

-Patioko kantoian dagoen tximinia sendotzea, erortzeko arriskua ezabatzeko.

.Estalkian:

-Teilak jartzea, eutsi eta teilakatuz, arauekin bat.

Lan horiek teknikari eskudun batek zuzendu beharko ditu, eta lanak hasi baino lehen obra zuzendariaren kontratazioaren frogagiria ekarri beharko da.

2.-Etxe horretako jabeei ohartaraztea ezen, lan horiek aipatu epean egiten ez badituzte, Udalak epea bukatu eta biharamunean obrak subsidiarioki egin ahal izanen dituela eta, hori gertatuz gero, behar diren tasak, hau da, sortzen diren gastuen % 125, igorriko zaizkiela.

3.-Era berean, jabeei ohartaraztea ezen, aipatu epean obrak egiten ez badira, zehapen espedientea abiaraziko dela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 248.5 artikuluan sailkatutako hutsegite arinaren ustezko erantzule izateagatik. Hutsegite hori 50.000tik 1.000.000 pezeta bitarteko isunarekin zehaturik dago.

4.-Jabeei ohartaraztea, orobat, konponketa obra horiek eraikinaren egitura eta funtzionaltasunaren egokitzapena lortzeko beharrezkoak direnetarik direla. Egokitzapen hori etxebizitza arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko indarra duen Foru Dekretuan zehazten da.

Obra horiei ekiteko zaharberritzeko dirulaguntzak eskura daitezke, beti ere eraikinaren egitura eta funtzionaltasunaren egokitzapena lortzeko beharrezkoak direnekin batera egiten badira; horretarako, Etxebizitzak Zaharberritzeko Udalaren Bulegoan, Eslava kaleko 1.ean, argibideak eska daitezke".

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) atalean (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi milako urtarrilaren lauan. Hirigintza eta Etxebizitzako idazkari teknikoa, Esther Azanza Fernández.

Iragarkiaren kodea: A0000121