II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- I R U Ñ A
Sanduzelaiko B.B.P.B.ko B-1 unitateko S-1 sektorearen xehetasun azterlana (U.I.VI) Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak honako erabaki hau hartu zuen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko abenduaren hogeita hamarreko osoko bilkuran:
"Sanduzelaiko B.B.P.B.ko B-1 unitateko S-1 sektorearen xehetasun azterlana, Javier Gómez Cíak Parque San Jorge II, S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz izapidatzeko aurkeztua, hasiera batez onetsi ondotik (RAL 99-11-4), jendaurrean jarri eta epe hori alegaziorik jaso gabe bukatu da. Hortaz, erabaki da:
1.-Sanduzelaiko B.B.P.B.ko B unitateko S-1 sektorearen xehetasun azterlana (U.I.VI) behin betikoz onestea.
2.-Espedientea tramitatu eta ebazteko udal tasa onestea, 27.540 pezeta egiten baitu.
3.-Erabaki hau Nafarroako Gobernuari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean nahiz Udalaren iragarki oholean argitara ematea."
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:
-Berraztertze errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Aferen Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo bertzenaz,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen honen jakinarazpen egunaren ondoko hilabetean.
Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.
Iruñean, bi milako urtarrilaren lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0000127