16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Hitzarmenaren berrespena, U.O.1./U.I.V unitateko A-9 eta A-10 lurzatiak (Villavesa-Gil) urbanizatzeko

Iruñeko Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hamarrean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Jendaurreko epea iraganda 99-11-4an osoko bilkurak hartutako erabakiaren aurka inolako alegaziorik jaso gabe, erabaki da berrestea José Antonio González Dolgueira jaunak Realizaciones Inmobiliarias S-3G, S.L. ordezkatuz izenpetutako hitzarmena, U.O.1./U.I.V unitateko A-9 eta A-10 lurzatiak (Villavesa-Gil) urbanizatzeko, espedientean dagoen txosten teknikoari jarraikiz."

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

-Berraztertze errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Aferen Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen honen jakinarazpen egunaren ondoko hilabetean.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi milako urtarrilaren lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0000126