16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Deialdia, bide, ubide eta portuetako ingeniari lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Tuterako Udalaren Ur Batzordeak, 1999ko abenduaren 13ko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

"Deuseztatzea Tuterako Udalaren Ur Batzordeko bide, ubide eta portuetako ingeniari lanpostu bat betetzeko deialdia; hura 1998ko abenduaren 29ko erabakiaren bidez onetsi zen eta haren oinarriak 1999ko otsailaren 12an 19. zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu. Deialdiaren deuseztapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da eta eskabidea aurkeztu zuten izangaiei zein epaimahai kalifikatzaileko kideei jakinarazten zaie."

Tuteran, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamazazpian. Epaimahaiburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0000125