16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

737/1999 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Iruñerriko Mankomunitatearen ur horniduraren zerbitzuko 2000ko tarifak onesten dituena.

Iruñerriko Ur Mankomunitateak ur horniduraren 2000ko tarifak igotzea eskatu du, zerbitzu hori jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko (139. "E.A.O.") ekainaren 7ko 7/96 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. Eranskineko 2. puntuan (autonomien esparruko prezio baimenduak) sailkatuta baitago.

Ikusirik Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuak eman duen txostena, Iruñerriko Mankomunitateak ur horniduraren zerbitzuko tarifak aldatzeko egin eskaerari buruzkoa.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei 1999ko abenduaren 9an egindako bilkuran entzunik, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak Defendatzeko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren hogeita bigarren 2.d) artikuluan agindu bezala.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Iruñerriko Mankomunitateari onestea, bertako ur horniduraren zerbitzurako, 2000ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tarifa hauek:

A) Kuota finkoa: kontagailuaren diametroaren arabera.

Lauhileko kuota

Kontagailuaren diametroa (pezetatan)

13 mm bitarte 901

15 mm-koa 1.077

20 mm-koa 2.551

Hileko kuota

25 mm-koa 2.325

30 mm-koa 3.321

40 mm-koa 4.963

50 mm-koa 9.964

65 mm-koa 13.283

80 mm-koa 24.934

100 mm-koa 34.906

125 mm-koa 54.853

150 mm-koa 134.639

200 mm-koa 159.404

250 mm-koa 249.067

B) Kuota aldakorra: kontsumitutako m3-aren prezioa

1. tarifa.-Etxebizitzetako eta trastelekuetako erabilpena. Ongintza zentroak eta ofizialki onartuta dauden Eskolaurre, O.H.O., B.B.B., D.B.H., irakaskuntza unibertsitarioetako ikastetxeak eta administrazio publikoetakoak ere sartzen dira: 32,00 pezeta.

2. tarifa.-Industria eta merkataritzako erabilpena. Tarifa honen barrenean Industria, Merkataritza, Bulego eta Langelak sartzen dira. Kirol instalazioetan egindako erabilera kolektiboak ere sartzen dira, ureztaketa salbu: 48,60 pezeta.

3. tarifa.-Finka partikularretan ureztatze eta aisiarako egindako erabilpena: 83,10 pezeta.

4. tarifa.-Erabilpen konbinatuen tarifak.

4.1. Etxekoa-Merkataritza-Ureztatzea.

Hileko 14 m3 bitarte: 32,00 pezeta.

Hileko 14-25 m3: 48,60 pezeta.

Gainerako kontsumoa: 83,10 pezeta.

4.2. Etxekoa-Merkataritza.

Hileko 14 m3 bitarte: 32,00 pezeta.

Gainerako kontsumoa: 48,60 pezeta.

4.3. Etxekoa-Ureztatzea.

Hileko 14 m3 bitarte: 32,00 pezeta.

Gainerako kontsumoa: 83,10 pezeta.

4.4. Merkataritza-Ureztatzea.

Hileko 12 m3 bitarte: 48,60 pezeta.

Gainerako kontsumoa: 83,10 pezeta.

5.1. tarifa.-Eskualdeko udal zerbitzuak, lakuak: 32,00 pezeta.

5.2. tarifa.-Ureztatze publikoa eta jabetza pribatuko erabilera publikoa: 35,00 pezeta.

6. tarifa.-Ur hornidura zisternetan, mankomuniteaz kanpoko entitateei: 84,30 pezeta.

7. tarifa.-Obretarako hornidura: 84,30 pezeta.

8. tarifa.-Izkutuko ur-galeren ondoriozko kontsumoa: 32,00 pezeta.

C) Sareari lotzeko tarifa: 15.030 pezeta.

D) Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuotak: jarritako hartunearen diametroaren arabera.

Lauhileko kuota

Kontagailuaren diametroa (pezetatan)

30 mm-koa 1.237

40 mm-koa 2.378

50 mm-koa 3.711

65 mm-koa 4.948

80 mm-koa 9.288

100 mm-koa 13.005

125 mm-koa 20.435

150 mm-koa 50.161

200 mm-koa 59.384

250 mm-koa 92.790

Ateratzen den tributu kuotari legeetan finkaturiko zeharkako zergak ezarriko zaizkio, haietan agindutako modu eta baldintzetan.

Gizarte Segurantzaren edo Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuaren prestazioak dituzten onuradunen kasuan, bakoitzak jasotzen duen zenbatekoa Lanbidearteko Gutxieneko Soldata baino txikiagoa denean edo gobernuz kanpoko erakundea izanik zerbitzua zuzenean jendeari egiten bazaio, irabazi asmorik gabe, eta xede izanik bere helburuak lortzeko dirua biltzea bada, Foru Agindu honetan jasotzen diren prezioetako bakoitzari dagokion kuota osoa izanen da oro har aplikatzekoa den kuotaren % 10aren parekoa.

Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

Foru Agindu hau jakinaraziko zaio Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuari, Iruñerriko Mankomunitateari eta Nafarroan kokatuta dauden kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hamarrean.-Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0000008