16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A N T S O A I N

Laguntza kontratuaren esleipena

Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzordeak, 2000ko urtarrilaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen Udaletxe plazaren urbanizazioaren eta aparkatzeko bi solairu izanen dituen lurrazpiko garajearen proiektua egiteko eta ondoren obrak zuzentzeko laguntza kontratua esleitzea, "Tabuenca, Saralegui y Asociados, S.A.L." sozietateari, 41.280.000 pezetatan, BEZa barne.

Argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Antsoainen, bi milako urtarrilaren hogeian. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A0000700