16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- S A N T A K A R A

Lurrak enkantean, makalak landatzeko

Xedea: herrilurretako 665 erregu enkantean ateratzea, gutunazal itxiko prozeduraren bidez, makalak landatzeko, aldez aurretik Nafarroako Gobernuak baimena eman duelarik.

Adjudikatzeko modua: enkante publikoa, gutunazal itxiaren bidez.

Hasierako prezioa: 2.660.000 pezeta urtean (4.000 pezeta erreguko eta urteko)

Behin-behineko fidantza: 266.000 pezeta.

Behin betiko fidantza: behin betiko adjudikazioaren % 10 bider 10 urte, KPIak aintzat hartuz.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 1 zenbakiko gutunazala, baldintza administratiboen orriko 12. atalean aipatzen direnak.

2 zenbakiko gutunazala: eskaintza ekonomikoa, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu den ereduaren arabera. Lizitatzaile bakoitzak eskaintza bakar bat baizik ezin du aurkeztu.

Eskaintzak aurkezteko epea: hogeigarren egun balioduneko arratsaldeko ordu bata arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Eskaintza ekonomikoak irekitzea: onartu diren eskaintzen artean, interesatuei jakinaraziko zaien egintza publikoan.

Proiektua, baldintza administratiboen orria eta gainerako agiriak interesatuen eskura daude, Udal Idazkaritzan.

Santakaran, bi milako urtarrilaren hogeita lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena .................... Helbidea

Herria .................. N.A.N.

Inoren ordezkari

Lurrak enkantean atera direla makalak landatzeko jaitun izanik, eta proiektuaren eta baldintza administratibo partikularren orriaren berri izanik, konpromisoa hartzen dut, aipatu agiri horiek diotena betez, ............... pezeta (zenbakiz eta letraz) urteko ordaintzeko ustiaketak dirauen urte guztietan, zenbateko hori aurreko urteko K.P.I.a gehituz.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0000699