16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T X U L A P A I N

Oihan enkantea

Udalak, behar den baimenaz, ondoren aipatzen den oihan aprobetxamendua aterako du enkantean, ahozko posturen bidez:

-Lote bakarra, 4.054 larizio pinuk osatua, 1.432 metro kubiko zur eta 275 metro kubiko enbor txiki egiten dutenek. Hasierako prezioa 7.708.250 pezeta da. Aprobetxamendua Beltzuntzeko babespeko Kontzeju herrilurreko "Demandakoa" izenekoa aldean.

Enkantea aurtengo martxoaren 4ko eguerdiko hamabietan egingo da, Udaletxean, Markalainen. Indarra duten baldintza ekonomiko-administratiboak udal bulegoetan daude eta enkantea hasi baino lehen irakurri egingo dituzte.

Txulapainen, bi milako urtarrilaren hogeian. Alkate udalburua, José Aldaz Gascue.

Iragarkiaren kodea: A0000698