16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- E R R O N K A R I

Obren kontratazioa

Erronkariko Udalak, 1999ko abenduaren 21eko bilkuran hartu erabakiaren ondorioz, honako obra hauek esleitzeko deia iragartzen du:

1. "Erronkariko goi presioko ur horniduraren sareak berritzea" (Toki Azpiegituren hirurteko plana, 1997- 1999).

Esleipen prozedura: irekia.

Esleipen bidea: lehiaketa.

Hasierako prezioa: 60.601.639 pezeta.

2. "Erronkariko saneamedu sareetako berrikuntza partziala" (Toki Azpiegituren hirurteko plana, 1997- 1999).

Esleipen prozedura: negoziatua.

Hasierako prezioa: 9.378.146 pezeta.

Proposamenak legez onarturiko edozein bide erabilita aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaleko epean, eta parte hartzen ahal da bai bi obretako lehiaketetan bai bakar batekoan. Proposamenak epe hori bukatu ondoko bosgarren egun balioduneko arratsaldeko ordu batean irekiko dira, Herriko Etxean. Egun hori larunbata bada, hurrengo astelehenean irekiko dira.

Proiektu teknikoak eta baldintza partikularren pleguak interesatuen eskura daude ikusgai bai udal idazkaritzan, bulego orduetan, bai Rubio paperdendan, Bergamin kalea, 10, Iruña.

Erronkarin, bi milako urtarrilaren hamazazpian. Alkatea, Agapito Boj Garate.

Iragarkiaren kodea: A0000546