16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

ERABAKIA, 1999ko abenduaren 31koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 1998ko Ekonomi Oroitidazkia eta kontuak onesten dituena.

Gobernu Batzordeak proposatu, eta Gizarte Kontseiluaren Ekonomi Batzordeak emandako aldeko txostena ikusirik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak, 1999ko abenduaren 31n egindako ohiko bileran, ondorengoa erabaki zuen:

ERABAKITAKOAK:

Lehenengoa.-1998ko Ekonomi Oroitidazkia, eta, horrenbestez, Kontuak onestea. Oroitidazkiak 1998. urteko Aurrekontuaren Likidazioa jasotzen du, eta likidazioak, berriz, 1998ko Aurrekontuen Emaitza, 1998ko abenduaren 31ko Egoera Balantzearen egoera-orriak, 1998ko abenduaren 31ko Gerakina Diruzaintzan eta Ondarearen Ekonomi Emaitzari buruzko 1998ko Kontua.

Bigarrena.-Kreditu gehikuntza erako aurrekontu aldaketa onetsirik, Diruzaintzako Gerakin Likidoa, alegia, 10.362.789 pezeta, 2000. urteko aurrekontuan sartzea, eta "Informazio Sistemen Plan Orokorra" izeneko 62/62.00/648.00 kontusailera bideratzea.

Hirugarrena.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, xedapen indardunak betez.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hiruan.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A0000040