16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1 eta 2. idazatietan eta 135. artikuluan aurreikusiriko jakinarazpena ezinezkoa izan denez, hain zuzen ere Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak 1999ko azaroaren 15ean eman Ebazpenari dagokiona, zeinaren bidez Francisco PŠrez Arregui jaunari nekazaritzako lurrak basoberritzeko 1994ko urriaren 31n emandako dirulaguntzen zati bat itzultzeko prozedura abian jartzen baitzen. Bidezko da honen bitartez Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legeko 59. artikuluko 4. idatz-zatian xedaturikoa betetzea.

"EBAZPENA, 1999ko azaroaren 15ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Francisco Pérez Arregui jaunari nekazaritzako lurrak basoberritzeko dirulaguntzen zati bat itzultzeko prozedura abian jartzen duena, 14310019/94 espedientearen bidez.

Ikusirik, 1994ko urriaren 31n Francisco Pérez Arregui jaunari nekazaritzako lurrak basoberritzeko dirulagunzak, urtarrilaren 31ko 31/1994 Foru Dekretuan eta irailaren 5eko 156/1994 Foru Dekretuan arautzen direnak, eman zitzaikion, hain zuzen ere 9.228.743 pezeta osotara (2.833.66324 pezeta, basoberritzeko, 1.313.860 pezeta 5 urteko mantentze-lanak egiteko, eta 5.081.220 pezeta basoberritzeak ekartzen dizkion dirusarrera-murrizketagatik, 20 urtetan ordaintzekoak), hori guztia 3.148.515 pezetako aurrekontu onetsia izanik.

1995eko maiatzaren 15eko ebazpenaren bitartez, Francisco Pérez Arregui jaunari ordaindu egin zitzaizkion 2.711.314 pezeta, horietatik 2.488.224 pezeta, basoberritzeko gastuetarako, eta 23.090 pezeta, urteko konpentsaziorako, basoberritzeak sortutako dirusarrera-murrizketagatik.

1996ko ekainaren 17ko ebazpenaren bitartez, 567.252 pezeta ordaindu zitzaizkion, horietatik 333.678 pezeta mantentze-lanen gastuetarako, eta 233.574 pezeta, basoberritzeak sortutako dirusarrera-murrizketagatik, azkeneko hori bigarren urteko ordainketa izanik.

1997ko abuztuaren 13ko ebazpenaren bitartez, 599.586 pezeta ordaindu zitzaizkion, horietatik 352.698 pezeta bigarren urteko mantentze-lanen gastuetarako eta 246.888 pezeta basoberritzeak sortutako dirusarrera-murrizketagatik, azkeneko hori hirugarren urteko ordainketa izanik.

Hainbat errekerimendu egin ondotik, eta behar diren ikuskapenak eginik, bereziki plantazioa eskutik utzia dagoela ikusirik, hain zuzen ere 3. poligonoko 103-A, 108 eta 109. lurzatiak eta 34. poligonoko 71. lurzatia, den- denak Esteribarkoak, Etekinetarako Laguntzen Atalak proposamena egin du Francisco Pérez Arregui jaunari emandako dirulaguntzen espedientea aldatzeko, eta zenbait neurri zuzentzaile hartzeko, besteak beste, 2.955.585 pezeta itzultzeko (1995. urtekoa, 2.066.323 pezeta; 1996. urtekoa, 432.311 pezeta; 1997. urtekoa, 456.951 pezeta,: zenbateko horiek guztiak 34/71, 33/108 eta 33/109 lurzatiei dagozkienak), izan ere bidegabeki jaso baitzituen aipatu arrazoiengatik.

Ikusirik, Nekazaritza eta Nekazaritzako Finantzaketaren Zerbitzuak eginiko txosten teknikoa eta proposamena, baita Araugintza eta Koordinazio Juridikoaren Atalak egindako txotena ere;

Nekazaritza lurretako basogintza neurrientzat laguntza araubidea ezartzen duen urtarrilaren 31ko 31/1994 Foru Dekretuaren 16. artikuluari jarraikiz, eta Dirulaguntzei buruzko 1997ko ekainaren 9ko Foru Legearen 21. artikuluari eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 68. artikuluari eta hurrengoei jarraikiz ere;

Horrenbestez, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Abian jartzea 14310019/94 espedientea, zeinaren bidez eskatzen baitzaio Francisco Pérez Arregui jaunari 2.955.585 pezeta itzultzeko, nekazaritzako lurrak basoberritzeko dirulaguntzak bidegabeki jaso baitzituen. Halaber, adieraztea berandutzako korrituen sortzapena ordainketa bakoitzaren egunetik aurrera hasiko dela.

2. Francisco Pérez Arregui jaunari jakinaraztea, bidezko iruditzen zaiona alega dezakeela, beti ere hamabost egun balioduneko epean ebazpen hau jaso eta biharamunetik aitzina.

3. Ebazpen hau igortzea Francisco Pérez Arregui jaunari, Ekonomi Aferetarako Bulegoari eta Etekinetarako Laguntzen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hamabostean.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea."

Iragarkiaren kodea: A0000219