16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko O.L.T.-E.D.U. izateko 189 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 4ko 1517/1998 ebazpenaren bidez onetsi zena. Iragarkia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko O.L.T.-E.D.U. izateko 189 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak emandako puntuazioen eta behin betiko balorazioen aurka errekurtsoak aurkeztu dituzte honako hauek: Begoña Belarra Telletxea, Nuria Raquel Aizcorbe Zabalza, Belén Esparza Sánchez, Enrique Ortega Anillo eta Belinda Zulueta Santamaría jaun-andreak. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112 eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen zaie interesatu guztiei hamar egun balioduneko epea dutela, iragarki hau argitaratzen denetik, alegazioak aurkezteko.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura egonen da Osasun Departamentuan, Amaia, 2 A, bigarren solairua, Iruña.

Alegazioak Osasun Departamentuko erregistroan aurkezten ahal dira, delako egoitzan bertan baitago.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamahiruan.-Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: A0000426