16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

735/1999 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Tuterako Udaleko Uren Batzordearen ur horniduraren 2000ko tarifak onesten dituena.

Tuterako Udaleko Uren Batzordeak, urriaren 14an eskaera aurkeztu du ur horniduraren 2000ko tarifak igotzeko, zerbitzu hori jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko (139. "E.A.O.") ekainaren 7ko 7/96 Errege Lege Dekretuaren 2. Eranskineko 2. puntuan (autonomien esparruko prezio baimenduak) sailkatuta baitago.

Ikusirik Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuak eman duen txostena, Tuterako Udaleko Uren Batzordeak ur horniduraren zerbitzuko tarifak aldatzeko egin eskaerari buruzkoa.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei 1999ko abenduaren 9an egindako bilkuran entzunik, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak Defendatzeko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren hogeita bigarren 2.d) artikuluan agindu bezala.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Tuterako Udaleko Uren Batzordeari onestea, bertako ur horniduraren zerbitzurako, 2000ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tarifa hauek:

A) Kuota finkoak: kontagailuaren kalibrearen arabera.

Hiruhileko kuota

Kontagailuaren kalibrea mm-tan (pezetatan)

13 1.527

15 2.031

20 3.253

25 4.886

30 6.841

40 11.743

50 30.540

65 76.350

80 91.620

100 127.245

125 203.595

150 254.505

200 488.640

250 508.995

300 788.955

B) Kuota finkoak zigilatutako sute-ahoendako, dagokion hartune edo kontagailuaren kalibrearen arabera. Aplikatu behar den tarifa aurreko atalean adierazi hartunearen araberako kalibreari dagozkion kuoten % 25 izanen da.

Hiruhileko kuota

Kontagailuaren kalibrea mm-tan (pezetatan)

25 1.222

30 1.710

40 2.936

50 7.635

65 19.088

80 22.905

100 31.811

125 50.899

150 63.626

200 122.160

250 127.249

300 197.239

C) Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa.

A-1 tarifa.-Etxebizitzetako erabilpena: 59 pezeta.

A-2 tarifa.-Industri eta merkataritzako erabilerak, eta zerbitzuetakoak. Honakoetan aplikatzen da: industri, merkataritza, bulego eta langela, kirol instalazio, administrazio publiko, obra eta abarretan: 96 pezeta.

A-3 tarifa.-Hidranteen bidez eta gora jota urez hornitzea, ur eta sute-ahoak, kontagailurik gabekoak: 96 pezeta.

A-4 tarifa.-Finka partikularretako ureztaketa eta aisiarako: 96 pezeta.

A-5 tarifa.-Hornidura bereziak beheko oinetan, merkataritzako lokalak eta hartune berekirik ez duten bestelakoetan: 37 pezeta.

B tarifa: Presio handiko hornidura: 41 pezeta.

Ateratzen den tributu kuotari legeetan une bakoitzean finkaturiko zeharkako zergak ezarriko zaizkio, haietan agindutako modu eta baldintzetan.

Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpena jaso eta biharamunetik.

Foru Agindu hau jakinaraziko zaio Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuari, Tuterako Udaleko Uren Batzordeari eta Nafarroan kokatuta dauden kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hamarrean.-Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0000006