16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan denez Barne zuzendari nagusiaren abenduaren 10eko 1709/1999 Ebazpenaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena.

"1709/1999 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Barne zuzendari nagusiak emana, José Ibánez Yecora jaunari 15.000 pezetako isuna ezartzen diona, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamendua hausteagatik.

Foruzaingoak salaketa jarri ondoren, José Ibánez Yecora jaunari zehapen espedientea ireki zaio, Azkoienen 1999ko irailaren 11n egin zen zekorketa pikadoreekikoan arratsaldeko hirugarren zekorraren pikaldian hondarreko bigarren arrasto kontzentrikoa espres pasatzeagatik.

Kontuan harturik:

1. Zehapen espedientea tramitatzeko, egin direla Ikuskizun Publikoei eta Josteta Jarduerei buruzko Foru Legearen 28.2 artikuluak lege-hauste arinak zehatzeko agintzen dituen tramiteak. Ezinezkoa izan zenez jakinarazpen pertsonala egitea, zehapen espedientearen hasiera 1999ko azaroaren 3ko 138. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

2. Salatutako gertaerak, hondarreko bigarren arrasto kontzentrikoa espres pasatzeak, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 69.2 artikuluak xedatzen duena hausten duela (Erregelamendu hori ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuak onetsi zuen); Erregelamendu horretako 95.4.d) artikuluak arintzat jotzen duela hauste hori eta, beraz, Foru Dekretu horren 98.4 artikuluaren arabera, 10.000tik 75.000 pezetara arteko isuna dagokiola.

Hortaz, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 99. artikuluan xedatutakoaren babesean eta Lehendakaritza eta Barne kontseilariak urriaren 13an emandako 204/1999 Foru Aginduaren bidez delegatu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. José Ibánez Yecora jaunari (Nortasun Agiri Nazionalaren zk. 16.491.273) 15.000 pezetako isuna ezartzea.

2. Isunaren dirua edozein banku edo aurrezki kutxatan ordaindu dezake, eta horretarako, Barne Zuzendaritza Nagusiko egoitzetan emanen zaio ordaingutuna (Karlos III.a etorbideko 2an, 31002 Iruña).

3. Ebazpen honen berri ematea Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta José Ibánez Yecora jaunari, eta ohartaraztea horren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamarrean.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren."

Iragarkiaren kodea: A9912777