16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

1269/1999 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, zentzumenetan edo motrizitatean urrituak izanik, 1999/2000 ikasturtean, derrigorrezkoaren ondorengo Bigarren Hezkuntzako ikasketetan ari diren ikasleendako banakako dirulaguntza deialdia ebazten duena.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 320/1999 Foru Aginduaren bidez, zentzumenetan edo motrizitatean urrituak izanik, 1999/2000 ikasturtean, Nafarroako ikastetxeetan, derrigorrezkoaren ondorengo Bigarren Hezkuntzako araubide orokorreko ikasketetan ari diren ikasleendako banakako dirulaguntzen deialdia onetsi zen.

Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuak deialdiaren behin- behineko ebazpena egitea proposatzen duen txostena luzatu du. Horrekin batera Irakaskuntzarako laguntzen Batzordearen akta eta eman eta ukatu beharreko laguntzen behin-behineko zerrenda aurkeztu ditu.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 339/1999 Foru Aginduaren bidez delegaturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 320/1999 Foru Aginduaren bidez onetsi zen deialdiaren babesean eman eta ukatu diren laguntzen eskaeren zerrenda onestea, eranskinean ageri den bezala.

2. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordain-aginduak luza ditzan, 1.000.000 pezetakoak guztira, 1999. urterako indarra duten Gastuen Aurrekontu Orokorren 41530-4809-4225 kontusailaren "Hezkuntza Berezirako beka eta laguntzak" izeneko 13670-7 lerroaren kargura. Deialdi honetako ebazpenaren aurka jartzen diren errekurtsoak, onetsiz gero, 2000ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako finkatzen den aurrekontuaren kargura finantzatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontuhartzaile delegatuari, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Hezkuntza Berritu eta Sustatzeko Atalera, Kudeaeta Ekonomikoaren Atalera, Hezkuntza Bereziaren Unitate Teknikora, Eskola Orientazioaren Unitate Teknikora, Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroko zuzendariari eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hilabeteko epean.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamazazpian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0000032