16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

498/1999 FORU AGINDUA, abenduaren 20koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Musikako zenbait Udal Eskolak duten baimena aldatzen duena, irakasten dituzten instrumentu espezialitateen edo ematen dituzten irakasgaien kopurua handitzeko.

Irakasten dituzten instrumentu espezialitateen edo ematen dituzten irakasgaien kopurua handitzeko baimena emateko, udalaren titulartasuna duten hainbat musika eskolak aurkeztu dituzten eskaerak direla eta irekitako espedientea ikusirik, eta kontuan harturik horrek gaur egun duten baimena aldatzeko beharra ekarriko lukeela, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluari jarrakiz. Foru Dekretu horretan, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Legearen 39.5 artikuluan ezarritako irakaskuntzak, alegia, balio akademikoa duen titulu bat lortzeko xedea ez dutenak irakatsiko dituzten Nafarroako Foru Komunitateko Musika eta Dantza Eskolak sortu eta funtzionatzeko oinarrizko arauak finkatu ziren.

Ikusirik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak emandako txostenak.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.c) artikuluak esleitzen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik.

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Musikako Udal Eskola batzuek duten baimena aldatzea, 1999/2000 ikasurtearen hasieratik aurrerako ondorioekin, oinarrizko irakasgaien eskaintzaren barruan ematen dituzten instrumentu espezialitateen kopurua handitzeko, ondoren azaldu bezala:

-Berako "Isidoro Fagoaga" Musika Eskola: "biolina".

-Zarrakazteluko Musika Eskola: "saxofoia".

-Lekunberriko "Aralar" Musika Eskola: "perkusioa" eta saxofoia".

-Lesakako Musika Eskola: "kitarra".

-Azkoiengo Musika Eskola: "txistua".

-San Adriango Musika Eskola: "tuba-bonbardinoa".

2. 1999/2000 ikasurtearen hasieratik aurrerako ondorioekin ere, Lekunberriko Musikako "Aralar" Udal Eskolak duen baimena aldatzea, "Haurrentzako Musika Hizkuntzako" irakaskuntzak emateko (4-6 urte bitarteko ikasleentzat). Horren ondorioz, handitu egin da Eskolak ematen dituen irakasgaien kopurua.

3. Aurreko idatz-zatietan aipatutako Eskolek ondoko irakasuntzak emanen dituzte hemendik aurrera:

-Berako "Isidro Fagoaga" Musika Eskola:

a) 421/1992 Foru Dekretaren 9.1. artikuluak aipatzen duen oinarrizko eskaintzako instrumentuen esparruko espezialitateak: akordeoia, klarinetea, zeharkako txirula, gaita, kitarra, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronpeta, txistua eta biolina.

-Zarrakazteluko Musika Eskola:

a) 421/1992 Foru Dekretaren 9.1. artikuluak aipatzen duen oinarrizko eskaintzako instrumentuen esparruko espezialitateak: akordeoia, kitarra, pianoa eta saxofoia.

-Lekunberriko "Aralar" Musika Eskola:

a) 421/1992 Foru Dekretaren 9.1. artikuluak aipatzen duen oinarrizko eskaintzako instrumentuen esparruko espezialitateak: akordeoia, zeharkako txirula, kitarra, perkusioa, pianoa, saxofoia, trikitia, eta txistua.

b) Irakasgai osagarrien eskaintza (421/1992 Foru Dekretuaren 9.2. artikulua): Haurrentzako Musika Hizkuntza (4-6 urte bitarteko ikasleak).

-Lesakako Musika Eskola

a) 421/1992 Foru Dekretaren 9.1. artikuluak aipatzen duen oinarrizko eskaintzako instrumentuen esparruko espezialitateak: akordeoia, klarinetea, zeharkako txirula, kitarra, pianoa, saxofoia, tronpeta, txistua eta biolina.

-Azkoiengo Musika Eskola:

a) 421/1992 Foru Dekretaren 9.1. artikuluak aipatzen duen oinarrizko eskaintzako instrumentuen esparruko espezialitateak: akordeoia, kantua, klarinetea, txirula, gaita, kitarra, oboea, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronpeta, tronboia, tronpa, tuba, txistua eta biolina.

-San Adriango Musika Eskola:

a) 421/1992 Foru Dekretaren 9.1. artikuluak aipatzen duen oinarrizko eskaintzako instrumentuen esparruko espezialitateak: akordeoia, klarinetea, zeharkako txirula, gaita, kitarra, pianoa, saxofoia, tronpeta, tuba-bonbardinoa eta biolina.

4. Aurreko idatz-zatietan aipatutako irakaskuntzen edozein aldaketa (kendu edo handitzea) egiteko, beharrezkoa izanen da Departamentu honen baimena.

5. Ohartarazten da Foru Agindu honetan baimendutako irakaskuntzen sostengu ekonomikoa entitate titularraren esku egoenen dela, 421/1992 Foru Dektetuaren 20. artikuluari jarraikiz.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

7. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

8. Foru Agindu hau igortzea eskola interesatuen titularrei; Zerbitzuak Ikuskatu eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxe Atalera, Ikastetxeak Finantzatzeko Atalera, Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora.

Iruñean, mila beeratziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria Jesús Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0000339