16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

11/2000 FORU AGINDUA, urtarrilaren 17koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Cascanteko Calchetas parajean turismo kanpaleku bat paratzeko plan berezia, Mercedes Araiztegui Ruiz andreak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Cascanteko Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Cascanteko Calchetas parajean turismo kanpaleku bat paratzeko plan berezia, Mercedes Araiztegui Ruiz andreak sustatua, behin betikoz onestea.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, 4/1999 Legearen 114 eta 115 artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duena).

3. Foru Agindu hau Cascanteko Udalari eta Mercedes Araiztegui Ruiz jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamazazpian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0000532