16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko teknikari-lanpostu bat, euskara itzultzaile lanpostu huts bat, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzekoa

Lekualdatze lehiaketa eman gabe geratu da.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 1999ko abenduaren 20an eginiko bilkuran, ondoko Erabakia hartu zuen, besteak beste:

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak erabakia hartu du. Aipatutako erabakian Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko teknikari-lanpostu bat, euskara itzultzaile lanpostu huts bat, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdira aurkeztu den izangai bakarra baztertu da. Deialdi hori 1999ko urriaren 29ko 14 zk.ko NPAOn eta 1999ko azaroaren 10eko 141 zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALn argitaratu zen.

Horra

ERABAKIA:

1.-"Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko teknikari- lanpostu bat, euskara itzultzaile lanpostu huts bat, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia" eman gabe uztea. Deialdi hori 1999ko urriaren 29ko 14 zk.ko NPAOn eta 1999ko azaroaren 10eko 141 zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALn argitaratu zen.

2.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita batean.-Lehendakaria, José Luis Castejón Garrués.

Iragarkiaren kodea: A9912778