16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Neurofisiologia Klinikoko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Neurofisiologia Klinikoko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, 1999ko apirilaren 7ko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betetzeko asmoz, deialdiko epaimahaiak gainditu duen izangaia izendatzeko proposamena egin du.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Neurofisiologia Klinikoko barrutiko sendagile espezialista izateko lanposturako izendapen proposamena onestea, honako honen alde: Iñaki García de Gurtubay Galligo.

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamabian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Anderez González.

Iragarkiaren kodea: A0000476