16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

AKATS ZUZENKETA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 1999ko abenduaren 20an emandako Ebazpenarena. Ebazpen horren bitartez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko bost lanpostu oposizioz betetzeko deialdia onetsi zen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko bost lanpostu oposizioz betetzeko deialdia onesteko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 1999ko abenduaren 20an eman eta 2000ko urtarrilaren 10eko 4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako Ebazpenean akats batzuk daudela oharturik, ondoren egin beharreko zuzenketa azaltzen da:

-II. eranskinean, "Zuzenbide Zibila, Merkataritza Zuzenbidea, Zuzenbide Administratiboa, Ekonomia" izeneko programako bigarren ariketan, 34. gaiaren edukiak honela esan behar du:

"34. gaia.-Administrazio errekurtsoak. Printzipio orokorrak. Gora jotzeko errekurtsoa. Berraztertzeko errekurtsoa. Berrikuspen errekurtso berezia".

-II. eranskinean, "Nafarroako Zergen Zuzenbidea" izeneko programako hirugarren ariketan, 11. gaiaren edukiak honela esan behar du:

"11. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (II): zerga oinarria. Lanaren, kapitalaren, enpresa jardueren eta lanbide jardueren etekinak, ondare gehikuntzak eta gutxitzeak. Errentak egoztea. Errenten integrazioa eta konpentsazioa".

Iragarkiaren kodea: A0000470