III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Bortzirietako hiri-hondakin solidoak Kudeatzeko Mankomunitatea
Behin betiko onespena hiri-hondakin solidoen kudeaketa arautzen duen ordenantzaren aldaketari
Mankomunitate honen Batzar Nagusiak, 2000ko urriaren 4an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
Hiri-hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantzaren aldaketa hasiera batez onartzea. Aldatutako 31 eta 35. artikuluak honela geratuko dira:
IV. KAPITULUA
Hondakinen bilketa sailkatua
31. artikulua. Bai Hondakinei buruzko 10/1998 Legeak, bai Ontzi eta Ontzietako Hondakinei buruzko 11/1997 Legeak, berrerabilpena, birtziklajea eta hondakinei etekinak ateratzea dituzte helburu, horiek denak ingurugiroa eta jendearen osasuna zaintzeko. Halaber, beste helburu batzuk dira hondakinak aprobetxatzea eta baliabide energetikoen eta lehengaien optimizazioa.
35. artikulua. Bilketa sailkatua.
1. 31. artikuluan aurreikusitakoa bete dadin, Bortzirietako Mankomunitateak hasieratik bereizien sailkako bilketa egiteko sistema ezarri du, erabiltzaile guztiak behartzen dituena. Hona hemen:
-Zabor arruntaren edukiontzia (berdea): gai organikoak, berogailuetako errautsa, eta gainontzeko edukiontzietan sartu ezin diren gaiak.
-Paperaren edukiontzia (urdina): kartoi eta paper garbiak horretarako jarritako edukiontzi urdinera botako dira.
-Beiraren edukiontzia ("igloo" berdea): beirazko ontziak eta horrelakoak botako dira edukiontzi horietan.
-Enbaseen edukiontzia (laranja): mota guztietako enbaseak, tetrabrikak.
-Pilen edukiontzia (horia): pilak edukiontzi horietan botako dira.
2. Debekaturik dago etxeko hondakin arriskutsuak, hala nola olioak, fluoreszenteak, margoak, disolbatzaileak, bateriak, botikak eta arautegiaren arabera arriskutsuak diren guziak, aipatutako edukiontzietan botatzea.
3. Bortzirietako Mankomunitateak zehapena ezarriko die, bere jokabidea dela medio, edukiontziak jaso edo bere lekuan paratzeko zerbitzua eragozten dutenei, baita aitzineko artikuluetan ezarritako bete-beharrak betetzen ez dutenei ere.
Erabaki hori jendaurrean paratu zen eta 2000ko urriaren 30ean, 127 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.
Erreklamazio, enura eta ohartarazpenik aurkeztu ez denez, akordio hau behin betikoa bilakatu da bertan ezarritakoaren arabera.
Aldaketek 2001. urteko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.
Etxalarren, bi milako urriaren hogeita hamarrean. Presidentea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0011046