III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Jarduera sailkatua
Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek aipatutako epean bidezko alegazioak egin ditzaten.
Eskatzailea: Ana Mª Cristobal Nogueira, Religiosas María Inmaculada-ren izenean (2000583). Jarduera: ikastetxea. Tokia: Orreaga etorbidea, 1.
Eskatzailea: Josetxo León Ruiz, Gimnasio León, S.L.L.ren izenean (2000584). Jarduera: gimnasilekua. Tokia: Arga ibaia, 10-behea.
Eskatzailea: Francisco Javier Larrea Pascal, Congregación Sacerdotes del Sagrado Corazón de Jesús-en izenean (2000588). Jarduera: ikastegia. Tokia: Antso Azkarra, 38-40, behea.
Iruñean, bi milako azaroaren hogeita lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0011191