I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
EBAZPENA, 2000ko azaroaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2000ko urriaren 2an emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2000ko urriaren 13ko 124. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.
Eskaerak aurkezteko epea amaitu delarik, eta izangai bazterturik ez dagoenez, bidezko da lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.
Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an emandako 201/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskin gisa heldu dena, onestea.
2. Langileri Batzordeak kalifikazio epaimahaian izanen dituen ordezkariak honako hauek dira: Avelina Arlegui Baztán andrea, mahaikide titular gisa, eta Fernando Erburu Elizondo jauna, ordezko mahaikide gisa.
3. Ebazpen hau epaimahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi milako azaroaren hogeian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.
E R A N S K I N A
Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda
Onartuak:
ALIENDE GARCIA, MARIA PURIFICACION
ARANDA AUSERON, GLORIA
AZCONA GAZTELU, SUSANA
ESPARZA LIZASOAIN, CONCEPCION
FERNANDEZ CASAS, MARIA ISABEL
JUAMPEREZ EGUINOA, MARIA BELEN
MATEOS GOÑI, AMAYA
MAYO GARATE, MARIA CARMEN
PASTOR ANDRAIZ, MARIA TERESA
REY ESCALERA, ASUNCION
VELEZ BARRAGAN, MARINA
VILLAMAYOR VIERGE, SAGRARIO
ZABAL SAENZ, MARIA ROSARIO
Baztertuak: Inor ez.
Iragarkiaren kodea: A0010960