I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
333/2000 FORU AGINDUA, azaroaren 22koa, Osasun kontseilariak emana, Osasun Publikoko Laguntzako Batzorde Teknikoko kideak izendatzen dituena.
Martxoaren 29ko 89/1999 Foru Dekretuak Osasun Publikoaren Institutuaren egitura organikoa onetsi eta haren zerbitzu teknikoak arautu zituen. Dekretu horren 4. artikuluan eta hurrengoetan Osasun Publikoaren Institutuko Laguntzako Batzorde Teknikoaren osaera eta eginkizunak arautu ziren.
Osasunbidea-Nafarroak Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 2an eman 279/2000 Ebazpenaren bidez hauteskundeetarako deia egin zen, sektore desberdinek Osasun Publikoaren Institutuko Laguntzako Batzorde Teknikoan izan behar zituzten ordezkariak aukeratzeko.
89/1999 Foru Dekretuko 5. artikuluaren arabera, Osasun kontseilariari dagokio Osasun Publikoaren Institutuko Laguntzako Batzorde Teknikoko kideak izendatzea.
Horrenbestez, esleiturik ditudan eskumenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1.-Osasun Publikoaren Institutuko Laguntzako Batzorde Teknikoak ondoko kide hauek izanen ditu:
Batzordeburua: Juan Ramón Rábade Iráizoz jauna, Osasun Departamentuko idazkari nagusia.
Batzordeburuordea: Víctor Calleja Gómez jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea.
Idazkaria: M.ª Teresa Ciáurriz García andrea, Osasun Departamentuko Idazkaritza Teknikoko APT (arlo juridikoa).
Batzordekideak:
-Nieves Ascunce Elizaga andrea, Osasun Publikoaren Institutuko zuzendaria.
-José Javier Viñes Rueda jauna, Osasunaren Irakaskuntza, Ikerketa eta Garapen Zerbitzuko zuzendaria, Osasun Departamentuaren izenean.
-Javier Gost Garde jauna, Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzaren izenean.
-M.ª Teresa Martínez Remírez andrea, Iruñeko Udalaren izenean.
-M.ª Carmen Ferrer Cajal andrea, Tuterako Udaleko zinegotzia, 2.000 biztanle edo gehiago dituzten udalerrien izenean.
-Jesús Antonio Esparza Iriarte jauna, Kasedako Udaleko zinegotzia, 2.000 biztanle baino gutziago dituzten udalerrien izenean.
-Ana Osa Labrador andrea, fakultatibo espezialistek hautatua.
-Amelia Vitrián Arigita andrea, fakultatiboak ez diren osasun langileek eta erdi mailako tituludunek hautatua.
-Margarita Armendáriz González andrea, osasun arlokoak ez diren langileek, aurreko kolektiboetan aipatu ez direnek, hautatua.
2.-Hautaturiko kideek lau urteko agintaldia izanen dute.
3.-Ordezkari izateko gaitasuna edo izendatzeko balio izan zuen ezaugarria galtzen badute, batzordekideek kargua utziko dute.
4.-Hautatutako kideek uzten dituzten karguak automatikoki beteko dira izangaien artean boto gehienak izan zituenarekin, edo, bestela, hauteskunde partzialaren bidez, agintaldia bukatzeko gelditzen den denborarako.
5.-Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta interesatu guztiei jakiaraztea, jakin dezaten.
Iruñean, bi milako azaroaren hogeita bian.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.
Iragarkiaren kodea: A0010958