III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L O D O S A
E D I K T U A
Udalak, 2000ko abenduaren 13an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du "Lodosako Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, diseinu berriko 1. hiri eremuan (Z.U.N.D.-1)" izeneko agiria, "Loperena Portillo, Arquitectos" taldeko Carmelo Loperena Eslava eta Luis Turiel Díaz Iruñeko arkitektoek prestatua, 2000ko azaroaren 4ko data baitu. Lodosako Udalak eta Aita Agustindar Errekoletoen Ordenak (San Nicolas Tolentinokoaren probintzia) sustatu dute eta bi xede ditu. Alde batetik, eratu nahi den agiriak behar diren legezko edukiak izatea, sustatzaile horiek 2000ko azaroaren 9an sinatu hirigintzako hitzarmena Arau Subsidiarioetako aldaketa puntual gisa izapidatu ahal izateko. Hitzarmen horren xedea da gaur egun aipatu ordena horrek Lodosan duen ikastetxea dagoen lurzatiaren erabilpena aldatzea, "hezkuntza pribaturako erabilpena" izatetik "etxebizitza" izatera pasatzeko, eta lagapen bat aurreikustea, dotazio publiko bat paratzeko, jarduera anitzetarako kultur zentroa izanen dena. Bestetik, argitu nahi da Z.U.N.D.-1 horren arautegi partikularrean atzeman den kontraesana, marraztu den ordenamendua eta horretatik sortzen diren azalera eraikigarriak, alde batetik, eta unitate bakoitzari adjudikatzen zaion batezbesteko aprobetxamendua bestetik, bat ez datozelako. Hau guztia onetsi da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 115, 125, 127, 140 eta ondoko artikuluei jarraikiz. Orobat xedatu da erabakiaren berri ematea beste sustatzaileari eta ukitutako gainerako jabe partikularrei, eta espedientea jendaurrean paratzea, erregelamenduzkoa baita.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Lodosan, bi milako abenduaren hamahiruan. Alkate udalburua, Jesús María García Antón.
Iragarkiaren kodea: a0011542