152. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

E D I K T U A

Altsasuko Udalak, 2000ko urriaren 27an eginiko osoko bilkuran, "Intxostiako UE exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua" delako obraren proiektua eta baldintza plegua onetsi ditu, Alkatetzaren 26/2000 ebazpenean behin betiko onetsi eta abuztuaren 25eko 103. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Carmelo Loperena eta Luis Turiel arkitektoek idatzitako proiektu teknikoaren arabera.

Plegu honen xedea: prozedimendu irekia, lehiaketa bidez.

Kontrata-aurrekontua: 143.211.253 pezeta, BEZa barne (860.716,96 euro).

Parte hartzeko fidantza: behin-behineko bermea, kontratuaren aurrekontuaren % 2.

Enpresa-sailkapena: A taldea- 1. azpitaldea- a) maila

C taldea- 6. azpitaldea- c) maila

I taldea- 1. azpitaldea- c) maila

E taldea- 1. azpitaldea- c) maila

Egiteko epea: 12 hilabete.

Eskaintzen aurkezpena: eskaintzak udaleko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, 26 egun naturaleko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Baliodun ez bada, hurrengo egun balioduneko 14:00ak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan azaltzen direnak.

Agiri administratibo eta teknikoen irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta bigarren egun baliodunean, 12:00etan eginen da.

Agiri ekonomikoen irekitzea. Jendaurrean eginen da, agiri administratibo eta teknikoen ireki eta handik bost egun baliodunetara, 12:00etan.

Baldintza plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, udaleko erregistro orokorrean.

Altsasun, bi milako azaroaren hogeita zazpian. Alkatea, Camino Mendiluze.

Iragarkiaren kodea: A0011331