III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
MALERREKAKO MANKOMUNITATEA
Lehiaketa publikoa
Mankomunitate honek zabor bilketaren zerbitzua, 2001 urterako, kontratatzeko lehiaketa publikora dei egiten du.
Lizitazio prezioa:
-Hiri hondakin solidoak biltzea: 4.889.088 pezeta (BEZa kanpo).
-Papera/kartoia biltzea: (bakarrik zerbitzu esklusiboa esleitu arte).
2.229.408 pezeta (BEZa kanpo).
-Hiri hondakin solidoen eta paper/kartoiaren garraioa:
106 pezeta kilometroko.
Aurkeztu beharreko agiriak: baldintzen pleguan agertzen direnak.
Proposamenen aurkezpena: 2001eko urtarrilaren 15eko 12:00ak arte.
Lekua: Mankomunitateko idazkaritzan. Merkatarien kalea, 17, behea, 31740 Doneztebe.
Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea:
Interesatuek baldintza tekniko eta administratiboen pleguak eskura izanen dituzte Mankomunitateko Idazkaritzan.
Donezteben, bi milako azaroaren hamabostean. Presidentea, Miguel San Miguel
PROPOSAMEN EREDUA.
Izena:
NAN zenbakia:
Helbidea eta telefonoa:
Bere izenean edo ondoko honen ordezkari gisa:
Izena:
Malerrekako Zerbitzu Orokorretako Mankomunitateak .................. egunean ...... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkia ikusirik, hiri hondakin solidoen kudeaketa eta zabor bilketa zerbitzuak adjudikatzeko, lehiaketa publikoaren bitartez, zerbitzua zuzenean kontratatzeko konpromisoa hartzen du, baldintza tekniko eta administratiboen pleguei zehazki loturik.
2001. urterako kontratazioaren zenbatekoa honako hau izanen da:
-Hiri hondakin solidoak biltzea:
-Papera/kartoia biltzea:
-Garraioa:
Iragarkiaren kodea: A0011330