152. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O R R A O

Oihan enkantea

Kontzeju honek, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimenduta, plegu itxiaren bidezko enkante irekian jartzen du salgai oihan aprobetxamendu hau:

Lote bakarra: 580 pago, 600 metro kubiko egiten dutenak. Hasierako prezioa: 6.600.000 pezeta.

Proposamenak, kartazal itxi baten barrenean, Kontzejuaren idazkaritzan beharko dira aurkeztu 2001eko urtarrilaren 27ko eguerdiko hamabiak baino lehen, egun bereko arratsaldeko ordu batean irekiko baitira Dorraoko Kontzejuaren aretoan.

Lizitatzaileek enpresaren sailkapen agiria aurkeztu beharko dute, eta hasierako prezioaren % 5 fidantza gisa jarri.

Gainerako baldintzak idazkaritzan daude ikusgai, interesatuen eskura.

Dorraon, bi milako azaroaren hogeita bostean. Kontzejuko Batzordeko burua, José Manuel Resano Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: A0011285