152. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Comarca I industrialdeko EQUI3 lurzatia lagatzeko lehiaketa

Orkoiengo Udalak, bi milako urriaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen lehiaketa egitea, EQUI3 lurzatia lagatzeko.

-Modalitatea: plegu itxiaren bidezko lehiaketa irekia.

-Xedea: Comarca I industrialdeko EQUI3 lurzatiaren erabilera lagatzea. 3772,53 metro karratu ditu eta esleitu zaion erabilera honako hau da: merkataritzarako hirugarren sektorekoa nahiz zerbitzuetarakoa oro har.

-Lagapena 33 urtetarako da, baina beste 33 urte gehiagotarako luzatzen ahal da, besterik gabe.

-Lagapenaren prezioa 75.450.600 pezetakoa da (BEZa gabe), aipatzen den lagapen epe osorako, luzapena barne dela.

-Eskabideak aurkezteko epea: proposamenak aurkezteko hogeita sei egun naturaleko epea izanen da, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Baldintzen plegua interesatuen eskura dago, Orkoiengo Udalaren bulegoetan.

Orkoienen, bi milako azaroaren hogeita hamarrean. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0011284