III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E L O
Oihan enkantea, ehuneko hamar merkeago
Eloko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, plegu itxiaren bidez, honako oihan aprobetxamendu hau ehuneko 10 merkeago saltzeko, lehenbiziko enkantea esleitu gabe gelditu baitzen:
Lote bakarra.-679 makal, 611 metro kubiko zur eta 64 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 3.082.050 pezeta, ehuneko hamar jaitsi baita.
Proposamenak, iragarki honen bukaeran heldu den ereduaren araberakoak, Eloko Herriko Etxean aurkeztu beharko dira, behar bezala beteak eta Diruzaintzan hasierako prezioaren ehuneko bi ordaindu izanaren ziurtagiriarekin batera, baita Enpresa Sailkapenaren Agiriaren jatorrizkoarekin edo kopia kautotuarekin batera ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko ordu bata baino lehen. Proposamenak jarraian irekiko dira.
Ehuneko hamar jaitsi zaion enkante hau inori eman gabe gelditzen bada, beste enkante bat eginen da, ehuneko hogei merkeago, eta hartarako proposamenak ere aurkezten ahalko dira, aurreko enkantea egiten den egunaren biharamunetik hasi eta bosgarren egun balioduneko eguerdiko ordu bata bitarte, gero jarraian irekiko baitira.
Enkantea zuzenduko duten baldintzak udal idazkaritzan egonen dira, interesatuen eskura.
Elon, bi milako azaroaren hogeita bederatzian. Alkatea, Carlos Santamaría Echarte.
PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA
Izena: .................... N.A.N.: ............ (Enpresa honen ordezkari gisa: .............) Herria: ............ Helbidea: ................ (..........). Eloko Udalak, ... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko iragarkian makal lote bat saldu gogo duela jakinik, diru eskaintza hau egiten dut: ......... (letraz eta zenbakiz) .......
Halaber, baldintza teknikoen plegua eta ekonomiko-administratiboena onartzen ditut.
(Data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A0011283