152. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A Z U R I

Lurzati eraikigarriak enkantean

Arazuriko Kontzejuak plegu itxiaren bidezko enkante publikorako dei egin du, Kontzeju honenak diren 8 lurzati eraikigarriren parte bat saltzeko. Parte hartzen ahalko dute Arazuriko biztanleek, baldin eta Kontzeju honek onetsitako baldintzen pleguan zehazten diren baldintzak betetzen badituzte. Aipatu plegua idazkaritzan eskuratzen ahal da, goizeko bederatzietatik eguerdiko hamaikak arte. Proposamenak Arazuriko Kontzejuan aurkeztuko dira, 20 eguneko epean aurkeztu ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Arazurin, bi milako azaroaren hogeita hamarrean. Kontzejuburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0011282