152. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

369/2000 FORU DEKRETUA, azaroaren 27koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Eskola Kontseiluko zenbait kide izendatzen dituena.

Nafarroako Eskola Kontseilua-Hezkuntza Batzorde Nagusia eta tokiko kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen arabera, Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntza Batzorde Nagusia da ukitutako sektore guztiek unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren programazio orokorrean modu erreal eta eraginkorrean parte hartzeko duten aholkularitza organo gorena Nafarroako Foru Komunitatean.

Aipatu Foru Legearen 4.1. artikuluaren h) letrak dio irakaskuntzaren arloan izen handiko pertsonen artean aukeraturiko bi ordezkari, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren proposamenari jarraikiz izendatuak, Nafarroako Eskola Kontseiluko kide izanen direla. Artikulu horretan adierazitakoari jarraikiz izendatu zen Alejandro Llano Cifuentes jauna, baina azaroaren 10ean kargua uzteko idazkia aurkeztu du. Hortaz, Foru Lege horren 4.1., h) letran, 5 eta 6. artikuluetan adierazitakoari jarraikiz, bidezko da Llano jaunaren ordezkoa izendatzea.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi milako azaroaren hogeita zazpian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

1. José Luis González Simancas jauna Nafarroako Eskola Kontseiluko kide izendatzea, izen handiko aditu gisa, Alejandro Llano Cifuentes jaunaren ordez, kargua utzi baitu. Azken horri, emandako zerbitzuak eskertzen zaizkio.

2. Ordezko kontseilukide horren izendapena ordezkatuari zegokion kargualdia amaitu bitarte izanen dela adieraztea.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita zazpian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0011240